Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Etxetxo taldearen gutuna: "Etxetxokoen sarraskiaz"

Etxetxo taldeak gogora ekarri du 1936an erreketeek Lezon egin zuten sarraski bat, horren 80. urteurrenean.

2016/07/27
etxetxo

Etxetxo baserria zena

Lezon, memoria historikoa berreskuratzeko taldea sortu dute, Etxetxo du izena. Gaurko egunez, 1936an, erreketeek familia bat hil egin zuten Lezon. Horren harira, Etxetxok honako gutuna bidali du HITZAra. “Gaur uztailak 27, egun seinalatua gu guztiontzat, laurogei urte betetzen direlako (1936-2016) lezoarron historian letra larriz idatzita, zizelkatuta, geratu den gertakari latz eta krudel hartaz. Maria Oiartzabal Lekuona, 48 urtekoa  sortzez errenteriarra eta Francisco Usabiagarekin ezkondu eta gero Lezoko Etxetxo baserrian bizi zen.  Familia hazi eta zoriontsuen izan behar zuen garaian faxisten atzamarretan erori eta bizia kendu zieten krudelki lauoi,  hots, Mariari eta berarekin zihoazen hiru semeei  (Domingok 24 urte, Crisóstomo Enriquek 20 urte eta Sebastianek 17 urte). Faxistak edota erreketeak Irun aldetik zetozen beraien ibilbidean izua eraginez, eta pasaeran topatzen zuten edonor  akabatuz, errepresioaz  eta bortizkeriaz indarra erakutsiz eta horrela herritarrak kikilduko zirelakoan agintarien edota faxisten alde, hauei men eginez eta obedituz. Eta Etxetxo baserria faxistak Donostiarantz hartutako ibilbidean parez pare zegoenez aipatu  familia honek nonbait etxetik atera eta Miura baserrira joateko erabakia hartu zuen,  hauekin elkartu eta  babestuago egongo zirelakoan, baina uste baino lehen harrapatu zituzten bidean eta modu basatian, akabatu zuten euren biziekin,  hiru semeak lehenik eta ama ondoren,  hiru  hilketen lekuko izan eta gero. Guztiak baionetaz erailak izan ziren Lezoko Erregistro zibileko heriotza agirietan argi azaltzen den gisa.  Hori baino sarraski eta krudelkeria handiagorik! Ondoren basakeriak jarraitu zuen herria bonbardatzen eta hilabete baino lehen, abuztuaren 26an, bonbek beste hiru lagun erail zituzten Felix Arriaga (53 urteko kale garbitzailea)  Esperanza Sein (21 urtekoa) eta Carmen Ginto (2 urteko haurra), kalean hizketan ari zirela. Hasiera beldurgarriagorik zaila da imajinatzea, eta 80 urte pasa diren arren, ez ditugu ahaztu nahi  hauekin hasi eta ondoren erail zituzten lezoar biktima inozente guztiak. Oroimen eta ohorea guztiekiko!”. Etxetxo, Lezoko memoria historikoa berreskuratzeko taldea Bestalde, OARSO BIDASOKO HITZAk publikatzen zuen ON aldizkarian sarraski horren gaineko erreportajea argitaratu zen, aldizkari horren 26. zenbakian, 2006ko irailean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.