Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Ahobizi eta Belarriprestetatik harago"

2018/11/19
Zubiak eraikiz iniziatibaren barruan elkarlanean ari diren Orereta Ikastolako eta Lapurdiko Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko Ikastoletako 1.300 ikasle aterako dira gaur Errenteria-Oreretako plazetara Euskaraldia badator: Izan kantuz iniziatibarekin abestera. Hego Euskal Herrian eta Ipar Euskal Herrian zonifikazioak zein kultura hegemonikoen eragina gaindituta, murgiltze eredua ezartzera deitu dute.  
Biriatu, Hendaia, Urruña, Ziburu eta Orereta ikastolen artean sinatutako “Zubiak Eraikiz” hitzarmenaren izenean diogu: Euskaraldia euskaldunok elkartzeko ariketa ere bada. Ipar zein Hego Euskal Herriko euskal hiztunek euskararen erabilera areagotzeko helburuarekin jaio da Euskaraldia. Hizkuntza-ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen da: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin ahal izango dugu euskaraz Euskal Herri osoan, egunerokoan eragin dezakeela sinetsita. Bi estatutan bizi arren, Euskal Herriak duen hizkuntza propioaren jabe gara gu. Ofizialtasun ezak, zonifikazioak zein kultura eta hizkuntza hegemonikoek nola eragiten duten aintzat hartuta, ezinbestekoa da Euskal Herri osoan hizkuntza-ereduak desagertzea eta ikastetxe guztietan murgiltze-eredua ezartzea; etorkizunean elkarbizitza ardatz izatea nahi bada, behintzat. Lapurdiko ikastoletako eta Orereta Ikastolako lagunek bat egingo dugu Euskaraldian, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialean. Errespetuz eta adeitasunez euskara erabiliz herri bat osatzen dugula adierazteko beste modu bat jarriko dugu indarrean. Europako txoko honetan mundua kolore propioz janzteko gai garela erakutsiko dugu. Azaroaren 19an, “Euskaraldia Badator: izan kantuz” ekimena ospatuko dugu. Bertan, bost ikastoletako 1300 ikaslek hartuko dugu parte. Euskaraldiaren sustatzaile izango gara eta hala izan nahi dugu. Euskaraldia herri-apustua da; konpromisoa eskatzen duena; ikuspegi zabala izan eta hala jarduten duena. Ikastolona bezalaxe. Iraun Zabaleta, Mikel Iglesias, Alaitz Lete eta Jone Briñas, Biriatu, Hendaia, Urruña, Kaskarotenea eta Orereta Ikastolako irakasleak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.