Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Bizilagunek mantentzen dute Escalerillas zutik"

Jon Serrano Escalerillaseko bizilaguna eta Ainhoa Mariezkurrena Etxebizitza Sindikatuko kidea.
2025/02/20

Urtarrileko Pasaiako Udalaren udalbatzarrean atzera bota zen Trintxerpeko Escalerillaseko bizilagunek eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistako kideek aurkeztutako mozioa. Horren gaineko irakurketa egin dute, HITZAra bidalitako gutun bidez, Jon Serrano Escalerillaseko bizilagunak eta Ainhoa Mariezkurrena Etxebizitza Sindikatuko kideak.

Jarraian, hitzez hitz, bi pasaitarrek esandakoak:

Bizilagunek mantentzen dute Escalerillas zutik

Escalerilaseko bizilagunak eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak mozioa aurkeztu genuen urtarrileko ohiko bilkuran, Pasaiako Portu Agintaritzak etxegabetu nahi dituen hamabi langile familien egoeraren aurrean Pasaiako Udalak jarrera eraginkorra har zezan. Alderdi guztiek eman zuten kontrako bozka eta justifikatzeko ahalegina egiten ari dira orain.

Batetik, bazuten mozioa puntuz puntu bozkatzeko aukera, eta baita testu alternatibo bat aurkeztekoa ere, baina osotasunean ezezkoa ematea erabaki zuten eta hala eskuak garbitzea. Iraitz Pazos alkateordeak HITZAri esan dionez, “argudio nagusia proiektuak Antxon izango duen eragin positiboa da, 750 familiei onera eragingo baitie”. Baina, zer zerikusi du Antxoko proiektuak honekin? Bi proiektu independente dira, Antxokoa egin daiteke Escalerillas bota gabe. Bestetik, etxeak zutik mantentzeko beste bide bat proiektuari alternatiba bat eskaintzea da, Euskal Trenbide Sareak (ETS) derrigor egin beharko lukeena. Zergatik ez da proposamen hau garatzen? Eta azkenik, udal lan taldeak dio atari hauek udal ordenantzan sartzea “ezinezkoa” dela, baina inongo momentuan ez du hori argudiatzeko arrazoirik eman. Borondate kontua da prozesu hori martxan jartzeko jarrera hartzea, eta honetan ez dute inongo jarrera “proaktiborik” erakutsi.

Proiektua PSOE buru zenetik dago martxan. Bitarte horretan nahikoa etekin eman die Pasaiako portuak Algeposa bezalako enpresei eta, orain, Eusko Jaurlaritzak 7 miloi euro baino gehiago jarri ditu irabaziak handitu ditzan. Hamabi familia kaleratzea da B aldea. Udalari bizilagun hauentzat alternatiba bat eskatu ostean “lehen eta bigarren mailako” biztanlerik ez dagoela argudiatu zuten, baina haien indiferentziak egiten du hautaketa: enpresa batzuentzat onurak pilatzen ari diren interesak gailenduz langile familia batzuek etxea galtzearen aurrean.

“Enpatia”, diote. Enpatia hutsala da ekintzarik gabe. Hau ez da auzi pertsonal bat, eta ezin diote udaletik humanoki soilik erantzun, zinegotziek funtzio bat betetzen dute. Bozkak eskatzen dituzte herriaren kudeaketa on bat egiteko, promesak egin herritarren ongizatea bermatzeko, baina gero ezin dutela ezer egin. Bizilagunek proiektu hau aspalditik martxan zegoenaren susmoa genuen, baina ez genuen 2023ko urrira arte jakinarazpen ofizialik jaso. Pazosek informazioa guztiokin partekatu duela kontatu du, “etengabe luzatu dutela eskua”, baina gu izan gara galdezka hurbildu gatzaionak. Bide batez esan, alderdi politikoek badutela Portuko Administraritza Kontseiluan ordezkapena eta, hortaz, informazioa ezkutatu eta enpresarien interesak babestea erabaki dutela. Beraz, “zuen esku dagoen guztia” egiten ari zaretela gezurra da eta hala izanik ere, garbi geratzen da instituzioek muga zurrunak dauzkatela eta ez direla langile klasearen ongizatea bermatzeko gai.

2024ko ekainean etxetik kanpo nahi gintuzten, baina Escalerillaseko bizilagunek duintasunez eutsi diogu gure etxeetan. Arrazoi hau tarteko, ETSk ezin du obra abiatu, beraz, borrokan jarraituko dugu! Eskalerillas borrokan! Etxegabetzerik ez!

Jon Serrano eta Ainhoa Mariezkurrena. Escalerillaseko bizilaguna eta Etxebizitza Sindikatuko kidea hurrenez hurren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.