Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Gurasook bermatuko dugu Touring KE-ko 11 urteko alebin mailako haurren aukera berdintasuna"

2018/11/28
Bigarren urteko alebin mailako mutikoen gurasoek bat egin ondoren idazki honen bitartez adierazi nahi dugu gure eskuetan dauden bitarteko guztiak ipiniko ditugula gaur egun futbol maila honetako bi taldeen artean ematen den diskriminazioa gainditzeko.  Horretarako parte hartzeko taldearen bigarren entrenamendua astero antolatuko dugu eta ondorioz bigarren urteko alebin mailako mutiko guztiek entrenamendu kopuru berdina edukiko dute. Era berean, Touring K.E.-ko adin bereko neskatoen gurasoak animatu nahi ditugu gurekin elkarlanean aritzeko eurek ere entrenamenduekin pairatzen duten diskriminazio hori gainditzeko. Gure ustez, oinarrizkoa da bizitzako atal guztietan aukera berdintasuna lortzea. Gainera, diskriminatzea ez da inoiz hautapen bat. Are gutxiagoa 11 urteko haurrak tartean daudenean. Guretzat, berdintasuna edozein lege eta arauen gainetik dago eta guraso bezala, gure haurren aurrean eta gizartearen aurrean, eredu izan nahi dugu gutxieneko eskubide horiek errespeta daitezen. Touring K.E.-ko hamaika urteko alebin mailako talde guztiek tratu berdina jaso behar dute, entrenamendu kopuru berdina edukiz. Ez dugu diferentziarik nahi. Adin bereko haur guztientzat tratu berdina eta entrenamendu kopuru berdina aldarrikatzen dugu pentsatzen dugulako kirola egitea, lagunen artean egotea eta dibertitzea, kirolaren bitartez harremanak sendotzea haurrak osasuntsu hezteko modu bat dela. Ez hori bakarrik, argi dugu balore horien defentsarekin ez dugula inor kaltetzen. Kontrakoa baizik, hau da, Gipuzkoako Foru Aldundiak kirolaren bitartez hitzez lortu nahi dituen berdintasuna, osasuna, ekipo lana eta lagunen arteko harremanak sendotzeko baloreak indartu besterik ez dituela egiten. Aldi berean, Touring K.E.-ko Zuzendaritza Batzordeari gure etsipena adierazi nahi diogu parte hartze ekipoaren bigarren entrenamendua bermatzeko ahalegin guztia egin ez duelako. Pena handiz esan behar dugu Touring K.E.-ko zuzendaritzak ez dituela behar diren bitarteko guztiak jarri bigarren entrenamenduarekin ematen ari den diskriminazioa gainditzeko. Zuzendaritza Batzordeak behin eta berriz esan digu Gipuzkoako Foru Aldundiko arau hori diskriminatzailea dela baino gero praktikan diskriminazioa onartu egiten du parte hartze taldearen bigarren entrenamendua burutzeko etengabeko zailtasunaz ezarriz. Gainera, nabarmendu nahi dugu gurasoak denbora guztian jarrera eraikitzailea mantendu dugula Zuzendaritza Batzordearekin elkarlanean aritzeko eta guztion artean adostasunezko irtenbide positibo bat aurkitzeko. Zoritxarrez, Zuzendaritza Batzordetik behin eta berriz jaso dugun erantzun bakarra arau diskriminatzailea betetzearen aldekoa izan da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera atzerakoia eta onartezina ere kritikatu nahi dugu. Gure ustez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren araudia, errendimenduko alebinei bi entrenamendu onartuz eta parte hartzekoei bat bakarrik, diskriminatzailea da eta gainera aukera berdintasunaren aurka doa. Gure ustez, 11 urteko haurren artean desberdintasunak izateak ez du lekurik. Gipuzkoako Foru Aldundiak teorian balore aurrerakoi batzuk bultzatu nahi ditu baino gero, praktikan, kontrakoa egiten du arau diskriminatzaileak zabalduz 11 urteko haurren artean. Aldi berean, Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendaritza salatu nahi dugu auzi honen inguruan argipenak eta azalpenak ematera gonbidatu dugunean larderia erakutsiz, etorri ez delako. Bigarren urteko alebinak ilusio osoz bertaratzen dira Touring K.E.-ra entrenatzera eta bide batez lagunen artean dibertitzera eta euren artean harremanak sendotzera. Gurasok frustrazioa besterik sortzen ez duen auzi tamalgarri hau salatu nahi dugu eta era berean irmo azaldu nahi dugu ez gaudela denbora gehiagoan egoera hau jasateko prest. Horregatik,  bitarteko guztiak ipiniko ditugu 11 urteko alebinen artean gaur egun ematen den diskriminazioa gainditzeko. Eujenio Olaizola Gaztelumendi eta Unai Erkis Urretabizkaia, Touring KE-ko 11 urteko alebin mailako mutikoen gurasoen asanbladaren izenean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.