Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Gurseko kontzentrazio eremura bisita"

2017/11/28
Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremura bisita egin zuten igandean 50 errenteriarrek. Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazaleak, La Ilusion kolektiboak, eta Errenteriako Udalak antolatu zuten bisita. Sei urtean, 1939 eta 1945 artean, 60.000 lagun baino gehiago izan zituen, tartean, 2.745 euskal herritar. Errenteriarrek ezagutu zuten hurbiletik  ofizialki harrera  eremua izan behar zuena baina kontzentrazio eremu gisa funtzionatu zuena, zehazki, 38 herritar izan zituzten bertan. Hasiera batean, miliziano eta gudariak giltzaperatu zituzten bertan. Ondoren, judutarrak, ijitoak eta Frantziako agintari kolaborazionistek “jendilaje” izendatutakoak sartu zituzten Gurseko kontzentrazio eremuan. Azken talde horretan, komunistak, bakezaleak, sindikalistak… Kontzentrazio eremu hartan gertatu zenaren ikerketa lanik garrantzitsuena da Josu Chueca historia irakaslearen Gurs. El campo vasco liburua. Okzitanian kokatuta, kontzentrazio eremu handia izan zen Gursekoa. 80 hektareako eremuan, 18.000 pertsona hartu zituen aldi berean. Historia liburuetan, baina oso kontzentrazio eremu txikia izan da. Inor gutxik hitz egin du Gurseko kontzentrazio eremuaz mende erdiz, Europako izugarrikeriaren gorakada laburbiltzen badu ere: Gernikaren bonbardaketa Auschwitzeko  sarraskiarekin lotzen du. Lasterka eraiki zuten Gurs, 42 egunean, 1936ko Gerrako  errefuxiatu errepublikazaleak hartzeko –giltzaperatzeko– . Horiek guztiak azaldu zizkigun bisitan izan ginenoi Josu Chuecak. Azalpenak entzunda, kontzentrazio eremuaren ondoan dagoen hilerrira joan ginen. Bertan lurperatuta daudenei omenaldi txikia eskaini genien. Garazi Lopez Etxezarreta zinegotzia mintzatu zen lehenik. Gudaz hitz egiten dugunean, frontea, gerra tokia datorkigula burura esan zuen. Garrantzitsua dela ordea, kontuan hartzea, gerrak gizarteari osoki eragiten diola, eta azken hori aztertu eta ezagutzea beharrezkoa dugula. Gursera egindako bisitak erbestearen errealitatea,  deserria, eta praktikan kontzentrazio eremu izan zen harrera zentro honetako bizi baldintzen gogortasuna ezagutzeko aukera eman digu. Encarni Gereño eta Patxi Astibiak hitz egin zuten ondoren, Pikoketa Oarsoaldeko Elkarte Errepublikazalearen izenean. Gursekoa ez dela baso naturala azaldu zuten. Izan ere, 1950. urtean landatu zuten Gurseko lautada estaltzeko, lotsa estaltzeko. Haritz basoa aldatu zuten, ahanztura  landatu zuten.  Horregatik dute zentzua igandekoa bezalako bisitak, oroitzeko, ez ahazteko. Txistulariek, agurrak eta bi monolitoen aurrean jarritako lore sortek eman zioten amaiera bisitari. Jose Manuel Ferradas (Erredakzioan itzulia)  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.