Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Atopia

Aitor Salaberria Oiartzabal
2023/01/27

Pizteko botoiari eman diot. Argia beharrean, bozgorailua hasi da marruka, eta doinu grabeek hartu dute Lezoko Kultura Aretoa. Aurkezpen batera etorri naiz, baina ilun dago, eta itzal kaputxadun bat altxa da eserleku batetik. Atopia hitza agertu da pantailan, eta hitz kuriosoaren esanahia topatzen saiatu naiz. Ez-leku bat imajinatu dut hizkien artean ezkutatuta, arrarotasunaren eta muturrekotasunaren bizilekua. Munstrorik ilunenen ostatua iruditu zait, ahal dutenean gurera ihes egiten. Durangoko Azokan ezagutu nuen Atopia izeneko rol joko bat ere, eta tunika beltza jantzita, mikrofonoa eskuan, partida bat jokatzera gonbidatu nau ezkutuko lagunak. Bera da maizterra. Ni, ordea, hura bizi den fikziozko munduaren jabea.

Ameriketako telesailetan bakarrik nuen ikusita rol jokoen kontua, Stranger Things serieko neska-mutil mozorrotuak jolasean, esaterako. Labur azalduta, maizterrak istorioaren abiapuntua ematen du, eta jokalariek gizarteko talde jakin bat, fakzioa, eta pertsonaia bat hautatu behar dituzte. Ondoren, haiek balira bezala jokatu behar dute partidak irauten duen bitartean. Unean uneko inprobisazioan oinarritutako antzerki hutsa da. Itzal ezezagunak eragindako deserosotasuna erantzi, zalantzak uxatu, eta ausartu naiz ni ere jokatzera. Bost fakzio eskaini dizkit aukeran maizterrak: STMA, Agentzia, Lur4a, Internazional Ikus(t)ezina eta Marxialistak.

STMA fakzioa sistema da, agintea. Onuradunak eta kaltetuak sortzen ditu, eta beti irabazten du. Haien aliatua da Agentzia, informazioaren trafikatzaileez osatutako taldea. Lur4an, berriz, konspirazioa da nagusi. Uste dute STMAk errealitatearen atalak ezkutuan gorde nahi dituela, eta hori agerian jarri nahian dabiltza. Internazional Ikus(t)ezina sakabanatutako sare anarkista baten parekoa da. Leku guztietan dago, eta inon ere ez. Marxialistak langile borrokaren ordezkariak dira, teoria politiko askatzaileen esentziaren eramaleak. Ez dituzu kolore guztietakoak ikusiko, guztiek erabiltzen baitute gorria, baina asko dira, talde askotan banatuta daudelako.

Fikzioa dirudi halako fakzioez osaturiko gizarteak, baina erraz topatzen dira errealitatearekin antzekotasunak. Aretotik mugitu gabe, zenbait okurritu zaizkit. Ez dute beroketa globalaren ukatzaileek Lur4arekin zerikusia? Ez du loturarik Agentziak Google bezalako informazio hurrupatzaile handiekin? Ez du STMAk bultzatzen lurjabe batek frankismoko esklaboen arrastoekin eta Jaizkibelgo dibertsitatearekin espekulatzea? Ez al dute marxialistek eskatu lursail hori herritarren onurarako espropiatzea? Akaso Internazional Ikus(t)ezinak antolatu ditu basoen inguruko erakusketa eta urtarrilaren 26ko hitzaldia Lezon?

Partida aurrera doa, eta maizterrak galdera errepikatu dit: Atopia bizitoki duten munstroek ihes egiten dutenean, zein rol jokatuko duzu? Aretoko bakardadean, fikzioa errealitate egitearen ideiak ia bertan akabatu nau. Izerditan eta asaldatuta esnatu naiz, etxean, ustez konspirazio eta bidegabekerietatik urrun. Dena den, arraroa atopia gure artean ez ikustea da. Maizterrak egindako galderak ametsetan adina balio du errealitatean. Niretzat beste zuretzat. Hautatu duzu rola?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.