Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Beste bizilagun horiek

Arantxa Urbe Irazusta
2022/09/17

Onartu beharra dugu gure bizimodua eta ditugun erreferentziak etengabe eta ezusteko norabidean aldatzen ari direla: atzo hala zena, gaur horrela da, eta bihar, auskalo. Ikusten eta bizitzen ari gara, edonon, sekula imajinatu ez genituenak posible izateaz gain, egunerokoan agertu zaizkigula eta gure balioen, iritzien eta abarren ipar bihurtu direla, gainera.

Denbora batetik hona, ohartzen hasia nintzen katuak eta txakurrak ugaritzen ari zirela nire inguruan, haientzako jantziak, hotelak, ileapaindegiak, klinikak, aulkitxoen eskaintzak eta abar zabaltzen ari zirela; era berean, denda handietan, gero eta espazio gehiago hartzen zutela maskotei eskainitako korridoreek.

Baina, egia esan, txakur eta katuen kontu hori, benetan, nire gogoeta gai bilakatu zuena, horma batean ikusi nuen iragarkia izan zen. Orritxo batean, telefono zenbaki baten ondoan, eskuz idatzita, zure txakurrak zaintzen ditut irakurri nuen —haurrak edota aitona-amonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta beste, beren burua eskaintzen duten lagunek idatzitako iragarkien modukoa—. ‘Aiba, beste lanbide bat sortu da’, pentsatu nuen nire baitarako, txakur zaintzailearena. Ordutik, begirada jarria nuen, lehen baino gehiago, gai horretan.

Errenteria Herri Bizia udal aldizkariko 20. zenbakian, 2021eko abendukoan, hain zuzen, albiste bitxi bat irakurri nuen: Euskal Autonomia Erkidegoko Animalien Identifikaziorako Erregistro Orokorraren arabera, 2018ko abenduaren 31n 100 biztanleko 11 txakur baino gehiago zeuden Oreretan, 4.669 zehazki. Datuen arabera, Oreretan garai hartan zegoen txakur kopurua, 2021eko abenduaren 31an Iztietan, Ondartxon eta Olibeten bizi ziren pertsona kopuru adinakoa zen, ia. Bada zerbait!

Animalien erroldan zeuden haietatik guztietatik, 3.673 konpainiako txakurrak ziren, 748 ehiza-txakurrak, 225 pertsonen zaintza/defentsakoak, 20 artzain txakurrak, bi asistentziakoak eta beste batek beste lan batzuetan jarduten zuen. Beste era batera esanda, 100 biztanleko 11,7 txakur zeuden herrian.

Ez dut aurkitu katuen erregistrorik. Ingurua aztertuta, ordea, horiek ere ez direla gutxi izango ondorioztatu dut. Eta gure herriko katuez ari garela, Miauka, kaleko katutxoak laguntzeko elkartea aipatu behar.

Kopuruak ez dira nolanahikoak. Zaunka eta miauka, guau eta miau, hainbeste ugaritzen ari den beste bizidun horiekin herria partekatzea besterik ez zaigu gelditzen. Herri antolaketan, eta jendartearen antolaketan, bide batez, lekua egin behar diegu eta haien ongizatean arreta jarri.

Gaur den egunean, ohitzen hasiak gara garraio publikoa haiekin elkarbanatzen. Inor ez da dagoeneko harrituko txakur baten aldamenean bidaiatu behar badu. Niri tokatu zaidanagatik, batez ere, oraingoz, txakurrak dira, beren jabeekin batera, garraio publikoa erabiltzen dutenak. Dena esate aldera, zor dugu aipatzea, bidenabar, ez dudala sekula txakurren arteko liskarrik ikusi, jabearen alboan lasai samar bidaiatu dute. Bi hankeko zenbait bidaiari baino baketsuago.

Ia egunero bulegoa banatzen dugu Oskar-rekin. Egun horietan, lana eta familia bateragarritasuna dela medio, gure lankideak ez duelako txakurra norekin utzi, berekin ekartzen du lanera. Ohitu gara txakurra batera eta bestera ikustera. Han ibiltzen da denen artean, nork kaso egingo. Aitortu behar dizuet ni oraindik ez naizela ohitu «Oskar» entzuten dudanean txakur beltzaranari ari direla ikustera. Lantzean behin, lankideek txakurra esne mamitan itoko diotelakoan edo, nagusiak zera esaten dio: «Oskar, ez ahaztu txakurra zarela». Horrela, algara eta algara artean, ari zait egoera normaltzen.

Gure herrian haurrak baino gehiago ari dira ugaritzen txakurrak eta katuak. Eta joera bera zabaldu da beste lurralde eta nazio askotara. Jaiotze tasaren beherakada geldiezinak kezkatuta —haurrena, bai—, jostailu fabrika ezagunak txakur, katu eta bestelako maskotentzako jostailuak ekoizten hasi dira. Eta, hara non, merkatu handia topatu omen dute.

Lehengo eskemek ez digute balio, ez, gaur eguneko errealitateak irakurtzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.