Ondo bukatu urtea, indarrez hasi 2023a

HITZAko lantaldearen Eguberrietako oporraldiagatik, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.

Edurne Salaberria, sortzailea

[Elkarrizketa] "Ogibidea ez izan arren, marraztea nire pasioa izan da txikitatik"

Hezitzailea bada ere, arkatza astintzeko tartea hartzea maite du ilustratzaile lezoarrak. OARSO BIDASOKO HITZAren 2023ko egutegiko irudia egin du, «ilusioz, gogoz eta mimoz».

elizalde eguberritako kantak

Hamaiketako herrikoia antolatu dute Elizaldeko gurasoek, biharko

Eguberritako kantak abesteko egin ohi duten kalejira bukatuta, berritasuna izango da aurtengoan: hamaiketakoa egingo dute.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa, 2023ko otsailaren 26an

Bederatzigarren edizioa izango da 2023koa. Izena emateko aukera urte berriko lehen segundotik abiaraziko dute.

Gaur helduko dira herrira Olentzero eta Mari Domingi

Aurten bai, musukorik gabe iritsiko da bikote magikoa herrira. Gaur arratsaldean jasoko dituzte haurren gutunak, herriko plazan.

ispiluak haziak

Ispiluaren aurrean, norbera onartu eta epaiak uxatzeko

Haziak proiektuak ‘Ispiluak’ liburua kaleratu du, haurrei zuzendutakoa. Besteak epaitzeari uzteko «elkarrizketa osasuntsuak» sortu nahi dituzte Nekane Martiarena eta Nora Barroso egileek.

ASTEKARIKO ERREPORTAJEA

[Erreportajea] Aitortza bila dabilen urre marroia

Ondare immaterialak euskaldunen batasunean pisu handia dauka. Txokolatea da ondare horietako bat. Bidasoan, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubia izan dadin lanean dabiltza.

[Erreportajea] Elkartasuna pakete, lata eta botiletan ere eman daiteke

Piztu Lezok abian du Zaporeak-en aldeko elikagai bilketa. Bihar jasoko dituzte bildutakoak, kalejiran. Astelehenean, errefuxiatuen kanpalekuranzko bidea hartuko du lezoarren elkartasun supermerkatuak.

Iztieta eta Beraungo anbulatorioetan bildu dira herritarrak, "bizitza duinen alde"

Osakidetzaren "prekarizazioaren kontrako eta bizitza duinen aldeko" elkarretaratzeak egin dituzte gaur eguerdian hamarka lagunek.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-12-23)

Abenduak 23ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Idoia Beratarbideren lamina da.

Suziri eta petardorik ez erabiltzeko eskatu du udalak

Datozen ospakizun egunetan arduraz jokatzeko eskaera egin die herritarrei.

Egutegi gehiago, datorren astean

Paretako nahiz mahaiko udal egutegiak banatzeko epea handitu dute. Mahaiko egutegi gehiago hilaren 29an iritsiko dira.

jokin mitxelena antton kazabon

Beste bi liburu Kazabon eta Mitxelenaren uztan

Antton Kazabon idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen arteko elkarlanak beste bi fruitu eman ditu. Denonartean argitaletxearekin kaleratu dituzte lanak.

Kafe kapsulak birziklatzeko edukiontziak jarri dituzte

Edukiontziak etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko lehendik jarrita zeuden armairuen ondoan kokatu dituzte. Bana barruti bakoitzean.

Familia Laguna programaren lehen topaketa egin dute

Herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoek ikasturteko lehen topaketa egin zuten astelehenean. Ikastetxeetara eta herrira iritsi berri diren familiei "harrera egoki bat egitea" du helburu egitasmoak.

Trafiko aldaketak, Eguberrietako ospakizunen harira

Hilaren 24 eta 31n hainbat trafiko mozketa izango dira erdialdean.

Lezoko Beleak, bikain eskolartekoaren lehenean

Eskrimako eskolartekoaren lehen jardunaldian bi garaipen lortu dituzte Lezoko Beleak Esgrima Klubeko ordezkariek.

Gas kontsumoan estimazio okerrak hautematen ari dira fakturetan

Erreklamazioak jasotzen ari da Oarsoaldeko Kontsumo Bulegoa kontsumo-estimazio okerrengatik, eta fakturak berrikustera deitu dute horregatik.

Bertsoak, musika eta giro goxoa, Txerrimuñon

Hilaren 23rako (ostirala) bertso saio musikatua antolatu du Piztu Lezok. Hiru bertsolari, bi musikari eta gai jartzaile bat, menuan.

Gehiago