Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa, 2023ko otsailaren 26an

Bederatzigarren edizioa izango da 2023koa. Izena emateko aukera urte berriko lehen segundotik abiaraziko dute.

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa 2023ko otsailaren 26an (igandea) egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, mendiko lasterkarien klasiko bihurtu den 14 kilometroko probak badu 2023ko hitzordua.

Beti bezala, horretan izena emateko aukera urte berriaren lehen segundoan zabalduko da. Hau da, urtarrilaren 1eko 00:00etan irekiko dute apuntatzeko epea. Kirolprobak plataformaren webgunearen bitartez gauzatu behar da izen ematea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.