
HITZAko lantaldearen Eguberrietako oporraldiagatik, webgune honetako edukiak ez dira urtarrilaren 2ra arte berrituko.

Hezitzailea bada ere, arkatza astintzeko tartea hartzea maite du ilustratzaile lezoarrak. OARSO BIDASOKO HITZAren 2023ko egutegiko irudia egin du, «ilusioz, gogoz eta mimoz».

Eguberritako kantak abesteko egin ohi duten kalejira bukatuta, berritasuna izango da aurtengoan: hamaiketakoa egingo dute.

Beste urte bat elkarrekin aurrera goaz.

Bederatzigarren edizioa izango da 2023koa. Izena emateko aukera urte berriko lehen segundotik abiaraziko dute.

Aurten bai, musukorik gabe iritsiko da bikote magikoa herrira. Gaur arratsaldean jasoko dituzte haurren gutunak, herriko plazan.

Haziak proiektuak ‘Ispiluak’ liburua kaleratu du, haurrei zuzendutakoa. Besteak epaitzeari uzteko «elkarrizketa osasuntsuak» sortu nahi dituzte Nekane Martiarena eta Nora Barroso egileek.

Ondare immaterialak euskaldunen batasunean pisu handia dauka. Txokolatea da ondare horietako bat. Bidasoan, Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean zubia izan dadin lanean dabiltza.

Piztu Lezok abian du Zaporeak-en aldeko elikagai bilketa. Bihar jasoko dituzte bildutakoak, kalejiran. Astelehenean, errefuxiatuen kanpalekuranzko bidea hartuko du lezoarren elkartasun supermerkatuak.

Datozen ospakizun egunetan arduraz jokatzeko eskaera egin die herritarrei.

Paretako nahiz mahaiko udal egutegiak banatzeko epea handitu dute. Mahaiko egutegi gehiago hilaren 29an iritsiko dira.

Antton Kazabon idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen arteko elkarlanak beste bi fruitu eman ditu. Denonartean argitaletxearekin kaleratu dituzte lanak.

Edukiontziak etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko lehendik jarrita zeuden armairuen ondoan kokatu dituzte. Bana barruti bakoitzean.