Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Goizeko sintonia

Arantxa Urbe Irazusta
2025/03/05

Oraindik eguna gau dela jaiki izan naiz ohetik, umetatik. Ikusitakotik ikasten omen da gehien, eta hala izango zen ere gurean. Izan ere, egunak artean argitu ez zuela hasten baitzen eguneko martxa gure etxean. Eta zer esango dizut, zaletu egin nintzen, akaso, egunsentiari aurrea hartzera, egunari tamaina goiz-goizetik hartzera.

Aita zen lehena etxetik alde egiten. Gure amak, berriz, ez zuen etxetik atera behar izaten lanean hasteko. Oinak lurrean jarri orduko ekiten zion lanegunari, berriro oin nekatu haiek ohean sartu arte amaierarik, eskubiderik, ordainik eta oporrik gabeko lanegunari, dena esate aldera.

Amaren lehen lana sukaldera joan eta irratia piztea izaten zen. Irrati hura euskaraz ari zen beti, gaurkoak baino denbora luzeagoz berriak izaten ziren albisteak ematen, ordua esaten eta kalerakoan zer-nolako eguraldia aurkituko genuen iragartzen.

Urteen poderioz ohartu nintzen non esnatzen nintzen arabera goizak sintonia desberdina zutela: kotxeen eta topoa hartzera zihoan jendearen zalaparta etxean esnatzen nintzenean, txorien kanta amonarenean, eta abar.

Duela aste batzuetatik, txoriak txorrotxioka hasi direla konturatu naiz. Hori izaten da niretzat udaberriaren lehen seinalea, neguaren gorriena pasa dugunaren iragarpena. Oso gustuko dut goizek txori goiztiar horien kanten sintonia hartzen duten garaia.

Azken boladan, berrartu diot, gainera, goiz-goizean irratia pizteko amak zuen ohiturari. Hala, pixkanaka, tenore horretan Euskadi Irratian kontu-kontari ari diren Argi ibili-tarra bilakatzen ari naiz. Argi ibilitar kuadrilla Euskal Herriko hamaika txokoetatik egunari zer tankera hartzen dion esaten eta bere inguruan zer berri dituzten kontatzen: euskalki goxoetan, bertatik bertara. Aire freskoa dira egunero goizari iltzatuta geratu direla diruditen gogaitu arteko albiste errepikakorren aurrean.

Irratian ozeanoaren beste aldean bere burua munduko jabetzaz duen agurearen erokeria arriskutsuen kontaketa, lehenik. Alde honetan, lo gauden bitartean, dekretuak sinatzeagatik eman dio: auskalo zenbat, bata bestearen atzetik,  ia egunero. Izango ote dugu talenturik erokeria hori geldiarazteko! Pentsatzen hasi naiz Ameriketako Estatu Batuetako hurrengo hauteskundeetan munduko herritar guztiek parte hartu beharko genukeela. Hango presidentearen jardunak denengan eragina izan behar badu, denen artean erabakitakoa izan beharko luke.

«Gaur ere, auto pilaketak Andoain parean», irratian hurrena entzungo dudan eguneroko formula, ia mantra bihurtua. Gaur ere ez dut ulertuko zergatik egunero errepikatzen den gertaerak ez duen artean irtenbideren bat.

Gaur, ordea, broma dirudien albistea entzun dut. Danimarkan pentsatzen ari omen dira palmera, eguzki eta patinete gehiago ongi etorriko litzaizkiokeela herrialdeari eta horretarako Kalifornia (AEB) erostea otu zaie. Sinadura bilketa hasi dute erosketaren alde, eta 200.000 sinaduratik gora bildu omen dituzte dagoeneko. Ez dakit nola hartu behar dugun erantzuna: jendearen umorearen ala asperraldiaren araberakoa ote da? Irri egin dut nik ere.

Atera naiz, bada, etxetik jakinda gaur ere erremediorik gabe kondenatuta nagoela Andoaingo auto pilaketan egotera; 12:15ean atertu, eguzkia atera eta tenperaturak gora egingo duela eta, gaur ere, egunak arropa gehiegirekin harrapatuko nauela; arratsalde arte ozeanoaren bestaldeko agurea lo egongo dela eta, beraz, ez duela guztion bizitzarako suntsitzailea izango den dekreturik sinatuko; Gazan eta begia jarrita daukaten beste bazterretan eguna ez dela goxoa izango; daniarrek Kalifornia eros dezaketela (zergatik ez!). Ezinbestean arrazoi handiagoz pentsatuko dut zeinen absurdoa bilakatu dugun mundu hau.

Txorien sintonia eta ARGI IBILI irratiko aholkua dagoeneko lematzat hartuta aterako naiz etxetik, zabaltzear den egun berriari eta bizitzaren absurdoari aurre egitera. Eskerrak txoriak kantuan jarraitzen duten, sikiera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.