Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zaintzarekin negoziorik ez

Arantxa Urbe Irazusta
2026/04/30

Aste honetan, zaintza eremuko langile batek esana: «Denok izango gara desgaituak, mendekoak, gure bizitzan zehar. Jaio ere mendeko jaiotakoak gara, behintzat, eta hala izan gara guztiok geure buruaz baliatu ahal izan garen arte».

Zapla! bota zigun. Eta hori bai izan zela errealitatearen eta egiaren aurrean norbera bere lekuan jartzea! Izan ere, gustatu ala ez gustatu, diru asko izan ala ez, handiuste edo umil, esanekoa edo ez hainbeste, gutako bakoitzari tokatuko zaigu: urte askoz mundu honetan izango garelako, edota istripu edo ezusteko bat gerta dakigukeelako, uste gutxienean. Alferrik da.

Isilik geratu ginen gainerako guztiak. Egitatearen aurrean txiki; gure hiztegietan hitzik aurkitu ez genuelako, akaso, gure patuaren gogortasuna estali edo, gutxienez, samurtzeko. Eta une batez, bakoitza bere baitara bildu ginen. Suma zitekeen, ia, nola ari zen jausten, goitik behera, gure ahalguztiduntasun ustea.

Jendarte gisa —eta tokatzen zaigunean, norbanako gisa—, arazo oso larria dugu zaintzaren gaiarekin. Nago, arazoari aurrez aurre begiratu, onartu eta heldu beharrean, bizitza antolatzen ari garen/zaizkigun moduan, erantzuteko moduetatik gero eta gehiago eta azkarrago urruntzen ari garela. Gure egunerokoan gero eta tarte gutxiago geratzen ari da inguruan ditugun eta maite ditugunen zaintzarako; ia batez ez esatearren. Gero eta zaharragoa den gure jendartean, gainera, biderkatzen ari zaigu zaintzarekin dugun arazoa.

Zaharrentzako eta mendekotasuna dutenen beharrak asetzeko, baina baita munduak bere martxan jarraitzeko (onar dezagun), erresidentzien gisako instituzioak asmatu ditugu. Horietan sartu, ateak itxi eta arazoa begien aurretik desagerraraztearekin nahikoa izango balitz bezala.

Diruaren eta agortzeko zantzurik ez duen negozio biribilaren usainera etorri dira eskrupulu gutxi duten betikoak. Ondorioz, ugaritu dira era guztietako erresidentziak: publikoak, hitzartuak, pribatuak. Eta, hala ere, badirudi inoiz ez dela nahikoa erantzuteko. Senideei eta jendarteari sinestezina den dirutza kostatzen bazaio ere hilero pertsona bakoitzaren egonaldiak. Arazoari negozio klabeetan erantzuna ematea arriskutsua eta bidegabea da: langileen eta zahar eta ezinduen eskubideen, osasunaren, ekonomiaren eta duintasunaren bizkar. Egoera gogor horiek, erresidentziak bolborategi bilakatzen ari dira.

Erresidentzietako langileak greban daude enegarren aldiz. Ez soilik bere lan baldintzak hobetzeko duten eskubidearen alde (bidezko eskabidea dela), baita horiei estuki lotua dagoen luze bizi garelako edota bizitzak eraman gaituen mendekotasun egoeretan gu eta gure gertukoak zainduak izan eta duintasunari eusteko guztiok dugun oinarrizko eskubidearen alde.

Zaintzak ezin du negozioa izan. Negozio hori, eskubide horien guztien, eta pertsonen duintasunaren, eta zenbaitetan, biziraupenaren kaltetan eraikitzen ari baita. Irabaziak sortzeko ekuazioa askatzeko modua egin dute; zerbitzuak behar dituen langileak, eta dagokienetik murriztuz; otorduen kalitatea eta kopurua eskastuz; gutxieneko higiene baterako behar diren pixoihalak gutxituz; agindutako botika pautetan pilula kopuruak txikituz: 4-5 erresidentzietarako mediku bakarra izanez eta abar. Itxura guztien arabera, egoerak okerrera egingo duela agintzen du. 

Nire pentsamenduen erdian agertu zara, berriro. Bizitza luze eta oparoa izan zenuen eta azkenera arte borrokatu zenuen zure autonomia eta duintasunaren alde. Gertaera malapartatu baten ondorioz, guk eman ezin genizkizun zaintza soziosanitarioetara behartu zinen eta beste lekurik ez zegoelako Gizarte Zerbitzuek erresidentzia pribatu batera bideratu zintuzten. Hilabete hartan gertatu eta ikusitakoek hotzikara eragiten didate, oraindik. Serio esaten zenigun langileek ez zutela errurik, gainezka zeudela eta «antolaketaren» eragina zela. Hainbestetan eskatu zenigun bezala, langileak defendatuko ditut nik ere. Amaiera, behar bada, patua izan zen. Baina zuk ez zenuen maila horretaraino duintasuna galdu ezta sufritu beharrik.

Zaintzen eredu baten porrota bizi dugu. Instituzioek bukatu behar dute zahartzaroa eta bere zaintza lotsarik gabeko negozioa izatearekin. Ikuskatzeko ardura politikoa eta morala dute, eta norbaitek tentaldia izanez gero, trata dezatela delitu gisa.

Zer ari da gertatzen erresidentzietan, zahar-etxe, zahar egoitza edota zaharren egoitza deitutako horietan?

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.