Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Zapaldu nahi dugun zorua

Arantxa Urbe Irazusta
2025/01/22

Gabierrota aldera abiatu naiz gaurkoan. Matxaingo zubia pasa, eta azken hilabeteetako inertziari segika, errepide alboko espaloitik jarraitzera egin dut. Zerbaitek, ordea, nire arreta bereganatu eta geldiarazi nau. Zubiaren Gabierrotako aldetik datorkidan argitasunak geraraziko ninduen, akaso. Bazter horretatik, garbi-garbi ikusi dut Gabierrota pasealekuaren amaiera, bistarako batere oztoporik gabe. Han, barrenean, begi-bistan dut hurrengo zubia, egurrezko zubia.

Ja ez dira ageri hainbeste denboran pasealekurako sarrera galarazten zuten obretako hesiak. Denbora pixka bat gehiago behar izan dut pasealekuan zehar, tarteka, zeuden goranzko lorategi haiek ere falta direla ohartzeko.

Abiatu naiz, bada, bide berritik. Estreinako aldi guztiek duten irrikarekin. Banoa batera eta bestera begira, zer aldatu den eta zer berrikuntza dauden igarri nahian.

Hurrengo seinalea nire oinetatik iritsi zait. Lurrera begiratu dut, eta nire oinen azpian ez dago leku guztietan ohiko bilakatu den era guztietako baldosarik.

Instant berean nire oroimenera agertu da lagun zaharra. Zenbat kilometrotako paseoak ez ote genituen eman elkarrekin, bere pauso sosegatua baldartuz joan zenean bastoi dotoreaz lagunduta, beste paraje batzuetako azeretatik. Faltan bota ditut, beste behin, munduaren martxaz (edo desmartxaz), hezkuntzaz eta politikaz harekin izaten nituen elkarrizketa beti interesgarri eta aberats haiek. Ia ikus dezaket Jesusen Bihotza adinduen egoitzako izkinatik barre murritzaz begira, azken bizilekua izan zuen antzeko beste egoitza batean ikusten nuen moduan. Eta asmatuko nuke esaten zer esango didan: «Azkenean gugan pentsatutako zorua jarri dute».

Akordatzen naiz behin nola, paseoan genbiltzala, bastoia lurretik altxa, begiratu eta esan zidanaz. «Inoiz alkate izaten bazara azeretan belarra jarri, zaharrentzat ez dira egokiak baldosak». Zur eta lur geratu nintzen: alkate, nahikoa lan nire burua gobernatzen.

Ez ditut ahanzteko lagun handi hark esan eta irakatsi zizkidanak. Horregatik, lehen baino politagoa ala zatarragoa izan, biziki poztu nau pasealekurako aukeratu duten lur laua. Orain ez da adineko inor muturkatuko altxata edota egoera txarrean dagoen baldosaren batekin, eta aulki gurpildunetan doazen jendeak eta haiek bultzatzen dituztenak errazago ibiliko dira. Bejondeiola lur hori jartzeko erabakia hartu duenari.

Barruko begiekin ikusi dudanean beste bizar zuri bat ekarri dit gogora. Francesco Tonucci italiar marrazkilari, pedagogo eta, batez ere, haurren defendatzailea. Sekula ez nion esan zenbateko antza duten biek. Tonuccik Txatxilipurdi elkarteak euskarara ekarri zuen Haurren hiria liburua idatzi zuen. Liburu horretan, gure herriak gizatiarragoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak izan daitezen, giza harreman sare zintzo eta justuago bat eraikitzeko bidea erakutsi zigun. Gure herriak leku itxi eta espezializatuz bete direla ohartarazi zigun: «Umeak parkean, liburutegian, haurtzaindegian, ludotekan; edadetuak zahar etxean, eguneko zaintza guneetan; helduak, berriz (gizonezkoak, batez ere), plazan eta erdigunean; lotarako lekuak periferian; kotxeak nonahi oinezkoei lekua janez. Erosketak, kanpo aldeko zentro komertzialetan…»

Tonuccik haurrak jarri dituen lekuan jarri nahi ditut adinekoak edota gure herrietako antolamendu aldrebes horietan bazterrean gelditzen diren guztiak. Oinak baldosarik gabeko Gabierrotako zoru horretan jarrita sentitzen dut Orereta ari dela denontzako herri hobeagoa bihurtzen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.