Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gure heroiak

2022/10/27
Garazi Ugalde Pikabea

Urriaren 12a jaiegun arrotza zaigula errepikatuz ibili ginen batean eta bestean joan den asteazkenean. Dena esatera, gustura ere hartu genuen aste erdiko etena, gehiegi pentsatu gabe Hispanitatearen Egunaren atzean ezkutatzen den efemeride ankerrean: halako egun batez heldu ziren Kolon eta espediziokideak Ameriketara 1492an, eta horrela ospatzen da, alegia deus ez, kontinente oso bat menperatzeko prozesuaren hasiera.

Erraz jartzen dugu zalantzan espainiarren balentria historikoa gogoratzeko eguna, baina ez digu halako azkurarik eragin aurten, irailaren 6an, mundu biraren V. mendeurrena ere jaiegun gorri-gorri batez ospatu izanak. Etxekoagoa, gozoagoa zaigu, nonbait, burumakur lehorreratzen irudikatzen ditugun gizon nekatuen zeharkaldia.

Azken hiru urteotan argi geratu da Espainiako historiografiak bere egin duen Elkanoren figura geureganatzeko nahia. Zalantzarik gabe, pisuzkoa da historia nork idazten duen, baina hori bezain garrantzitsua da nola eta zertarako nahi dugun berridatzi. Erakundeek diru publikoa inbertitu dute kontakizun ofiziala indartzeko, xede horretarako propio sortutako fundazio eta marka eta guzti. Elkanori Bira herri ekimenak 2019ko manifestuan salatu zuenez, «gaur egungo interes politiko eta ekonomikoen arabera moldatu nahi dute historia».

Anakronismo hutsa da XXI. mendean Amerikaren aurkikuntzaz eta kulturen arteko topaketaz hitz egitea. Ez ote dugu errazegi ahazten itsas espedizio haien eskutik etorri zela kolonialismoaren eta inperialismoaren aurpegirik makurrena? Genozidioa, kulturen suntsiketa, baliabide eta ondasunen arpilatzea, esklabotza… Mendeurrenak horri guztiari begira jartzeko egokiera ere eskaini digu, eta zorionez sortu dira irakurketa berriak, hala nola Asier Lopez Argia-ko kazetariak idatzitako Gure heroiak liburua, guztiz gomendatzekoa begirada eurozentrista zertxobait zabaldu eta Euskal Herriak kolonialismoarekin izan duen hartu-emana aletzen hasteko.

Irakurketa berriekin jarraituz, Katalina Erauso ekarri nahi nuke Elkanoren ondora. Nerabe nintzela haren biografia irakurri nuenean, liluratuta utzi ninduten komentutik alde egin eta gizonezko itxura hartuta munduan barrena ibili zen neska gaztearen ibilerek. Gogoan dut bularrak bendatu izanak oinaze jasangaitzak eragin zizkiola, Ameriketan liskarrez liskar ibili zela, eta bere anaia akabatu zuela dolu batean. Epika zeinen ongi itsasten den gogoan.

Garai hartako liluratik urrun, pertsonaiak irakurketa zabalago bat merezi duela erakutsi dit Larrun aldizkariaren 277. monografikoak. Moja alferezaren ikonoa eztabaida trans eta antikolonialerako akuilu izan daitekeela planteatzen da bertan. Espainiako Koroaren eta Elizaren babespean, Erausok ere Inperioaren sarraski eta suntsiketa kulturalean parte hartu zuen. Indarkeria erabili zuen bere burua gizon gisa legitimatzeko, eta, indigenen aurkako sarraskietan parte hartzearen truke, Antonio Erauso izenarekin bizitzen jarraitzeko baimena eta alferez izendapena lortu zituen. Halaxe dio June Fernandez kazetariak: «Onar dezagun behingoz: neskato abenturazalea gizon trans kolonizatzaile odoltsua izan zen». Katalina edo Antonio Erauso ere ertz ugariko figura historikoa dugu, baiki.

Herri zapaldu baten galbahetik, kosta egiten zaigu inoiz zapaltzaile ere izan garela onartzea. Horrexegatik, hain justu, beharrezkoak zaizkigu Elkano eta Erausoren moduko figura historiko deserosoak. Historiaren argi-ilunak bistaratu eta geure buruari zintzoago begiratzeko balio digute. Ez dugu orduko hartan gertatuaren erantzukizun zuzenik, ez noski, baina gure ardura da historiarekin dugun harremana arakatzea, oraina hobeto ulertu eta oinarri horren gainean eraikitzeko biharra.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.