Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bi lerro inbidiaz

Iraia Etxebeste Madariaga
2024/06/13

Zientziak dio gizakiok egunean hirurogei eta hirurogeita hamar mila pentsamendu inguru izaten ditugula. Zenbaki ikaragarri horren ehuneko laurogei atzo izandako eta etzi izango ditugun gogoeta berberak omen dira, eta, gainera, ez dugu, antza, horien kontzientziarik izaten; ez-borondatezkoak dira, nonbait. Hori gutxi ez, eta ia denak negatiboak izaki! Jakinik pentsamenduek zuzen-zuzenean eragiten dutela gure gogo-aldartean, ideia errepikakorren eta ezkorren segida hori moztuko duen etengailua desiragarria litzateke, dudarik gabe.  Horren faltan, ordea, gure alde jar genezake garunaren plastikotasuna, edo bestela esanda, neuronen artean konexio berriak egiteko gaitasuna, eta, horrela, gogoeta negatibo horiek eraldatzeari ekin. 

Gaiari helduz, frogatua dago aipatu pentsamendu horiek guztiek emozioak eta sentimenduak eragiten dituztela gugan, eta jakina da, era berean, batzuk onartuagoak daudela besteak baino. Esaterako, normaltzat jotzen dira tristura momentuak, haserrealdi sutsuak edo maiteminak eragindako irribarre tentelak. Bada, aldiz, konnotazio negatiboa duen beste emoziorik; esaterako, inbidia. Hurkoak duenarekiko edo hurkoa denarekiko jelosia. Nork aitortzen du lasaitasun osoz jelosia sentitu duela honetaz edo beste hartaz? Lagunaren zelulitisik gabeko azal leun hori nahi genukeela guretzat. Arrunt gustura egingo genukeela auzokoaren opor bidaia hori. Senideak harremanetarako duen trebetasuna desiratzen dugula. 

Alde batetik, ez dut dudarik apeta zerrenda bete ezean ez garela zoriontsu izango sentitzea sistema kapitalista eta heteropatriarkatuaren garaipena dela, mota guztietako kontsumoa bultzatuz. Bestetik, uste dut jelosia gizakiak hein batean berea duela, baina pertsona gaiztoaren ezaugarria delakoan, barneratua dugula hori sentitzea ez dela erabat zuzena, eta, horrenbestez, sinesmen horrek lotsa eta erruduntasuna dakartzala maiz berarekin.

Bizitzan ia denean bezala, ordea, neurrian dago gakoa. Izan ere, inbidiak azkura handiegia eragiten badigu, horren atzean dagoena begiratu beharraren seinale izango da. Aldiz, beste modu batera ere eutsi geniezaioke auziari, eta pertsona edo egoera jakin hori inspirazio iturri, eredu, bilakatu. Eta hortaz, ezaugarri, kondizio edo gauza material hori lortzeko gure esku dagoena egiten saiatu. Kontuan izanik, hori bai, urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau izaten direla sarri, eta, beraz, ez dela komeni neurriz kanpo tematzea, gehiegizko sufrimendua ekidin nahi badugu, behintzat. 

Hala ere, gehiegizko auto-epaian gabiltzanok arnas pixka bat hartu beharko genuke, eta aldarrikatu nahiko nuke tarteka bekaizkeria bere gordinean sentitzeko aukera ematea gure buruari, kulparik gabe, inbidiak urtzen egon arren, bihar ere egunak argituko du eta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.