Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Gutuna: "Hau da Lezoko herriak nahi eta behar duen proiektua?"

E. Garcia, A. Garmendia, M.J. Intxaurrandieta, eta M.C. Viana, beste hainbat herritarren izenean.
2024/06/10

Lezoko hainbat bizilagunek gutuna bidali dute HITZAra, Ijurko auzoan eraikitzea asmo dagoen eraikinaren harira kezka azalduz. Jarraian, hitzez hitz, haiek esandakoa:

“Tapaki guztiak altxatu dituzte, eta urte eta erdiren buruan zer egin den agerian dago; pareta faraoniko batzuk eta harrobiak utzitako nahi baino sakonera txikiagoko zuloa. Eta zulo horretan ura pilatzen denez, ura ateratzeko motobonba bat martxan uneoro.

Lezoko 1. sektoreko eraikitze eremuan izandako erorketaren (2022ko abendua) ondorioz arriskua ekiditeko egindako lanak izan dira hauek. Momentuz, besterik ez. Makina bat kamioi, makinaria, makina bat diru ezer egiten hasi aurretik, eragindako kaltea konpontzeko besterik ez.

Noren dirua? Herritarrena. Noren ardura? Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarena. Noren lurretan? Udalaren lur eremuan.

Zertarako? Noren mesederako? Ondo legoke argitzea nori dagokion proiektuaren jarraipena, hausnarketa, onurak eta kalteak baloratzea, eta behar izanez gero proiektua birplanteatzea. Ondo legoke Administrazio bakoitzaren asmoa, funtzioa eta betebeharra argitzea.

XXI. mendean, adituek hirigintzari pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, ingurumen-krisirako, genero-ikuspegirako eta mugikortasun eraginkor eta iraunkorrerako garrantzia ematen diote.
Ondo planifikatutako herrietan ondo diseinatutako eraikin eta espazio publikoek ingurune erakargarriak, berdeak, seguruak, lasaiak, garbiak eta energetikoki eraginkorrak sor ditzakete. Edo, aitzitik, eragina izan dezakete beren ingurunea gehiago hondatzen eta deprimitzen.

Ijurko auzoan eraikin gaindimentsionatu bat eraiki nahi da, gaur arte 1. sektore horretan erabilitako eraikuntza-arauak kontuan hartzen ez dituena. Edifizio bakar batean 52 etxebizitza eraikitzeko asmoa dute. Horretarako, zementuz eta autoz gainezka dagoen auzo batean zeuden eta birika txiki bat ziren zuhaitzak moztu dira. Zuhaitz horiek, aldi berean, euste-lana egiten zuten lur horretan.

Altxatu nahi den eraikin honek, Ijurko auzoan sartzeko eta irteteko arazoak ugaritu eta areagotzen lagunduko du, eta gainera, automobil-parkea handitu. Gaur egun, sarbidea botila-lepo bat da, eta ezin du egungo trafikoa eta aparkamendua behar bezala kudeatu, are gutxiago trafikoa biderkatzen bada (autobusak kontrako bidetik sartzen dira, buelta emateko hainbat maniobra).

Zer esanik ez oinezkoei buruz, arrisku handiak jasaten eta jasango dituzte. Gaur egun Jaizkibel etorbidea da praktikan herriko benetako kale nagusia, eta bere bi aldeetan sakabanatzen dira auzoak eta populazioa, eta Ijurkoko sarbide honek bi aldeak lotzen ditu.

Altxatu nahi den eraikin honek ez ditu Administrazioak berak ezarritako arauak betetzen; balkoirik ez dago (COVID pandemiaren ondoren sortu ziren arauak), etxebizitza adina garajerik ez. Orain arteko planoen arabera genero-ikuspegitik ere puntu beltzak daude.

Herrian lehentasunezko beharrak antzematea garrantzitsua da noski (zuzkidurak, berdeguneak, aparkalekuak, mugikortasuna, etxebizitza…) beti ere alde onak eta txarrak aztertuz. Beti ere ikuspegi orokor batetik, epe luzera, etorkizunari begira, arazo bat konpontzeko ezin baita larriagotu beste bat.

Proiektu hau aurrera eramaten ari da ia azalpenik eman gabe, eta orube horren planeamenduan egindako aldaketen berri izan gabe. Non geratzen da irudikatu nahi dugun Lezo, non herriaren erronkak, non herriaren autonomia?

Proiektu hau herriaren errealitate urbanistikoarekiko desproportzio izugarria da. Zer egin daiteke geldiarazteko, nork, noiz…? Alferrikakoak izango dira geroko aieneak!”.


E. Garcia, A. Garmendia, M.J. Intxaurrandieta, eta M.C. Viana, beste hainbat herritarren izenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.