Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Jon Mirande

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/12/13

Lehengo hilabetean, Euskadi Literatura sarien banaketan Asisko Urmenetak Jon Miranderen hitz batzuk irakurri zituen; hain justu ere, Mirandek Parisen 1958-59an idatzi eta Europa eta Euzkadi izenburupean Irrintzi aldizkarian argitaratutakoak. Mirandek 1972ko abenduaren 27an egin zuen bere buruaz beste Parisen, eta handik egun batzuetara aurkitu zuen Tuariac adiskide gaskoiak. Urte horretako azaroan, Txomin Peilleni idatzi zion esanez, «asperturik nago zinez aldi huntan, Euskal Herriaz».

Beti izan dut arrunt gogokoa Parisen sortutako idazle zuberotarra, idazkera xamurra eta gaien trataera ez ohikoa dela eta. Zutabe hau idazteko haren sormen-lanean eta bizitzan arakatzen aritu naiz, eta ulertu dut zergatik zaidan hain gustukoa. Alde batetik, literatura-lanaren nolakotasuna, esan bezala, eta poesian euskaraz egindako berrikuntzak ditugu, eta bestetik, Euskal Herriari, eta bereziki euskarari, zion maitasuna. Grina hori beste idazle eta pentsalari batzuek adierazi duten arren, ez da arrunta horren gaineko kontzientzia hain argia; esan nahi baita, euskal izaera ez zuen espainiar edo frantziarraren aldaera gisa ikusten, eta beraz, euskaldunen nortasun indartsua eta apartekoa berreskuratzea proposatzen zuen.

Bere garaiko euskal sortzaileen artean, eta baita Parisko pentsalarien artean ere, irla bat izan zela esaten du Joxe Azurmendik: euskaldunen artean bere burua fedegabe eta ez-demokratatzat zeukalako eta paristarren artean euskalduna eta pentsamendu alemaniarraren zalea izateagatik. Mirandek, Nietzschek bezala, artaldearen morala arbuiatzen zuen, eta euskaldunen artean nagusitu zen otzantasuna ez zuen batere maite.

Hortaz, ez da harritzekoa isolamendu eta ez ulertua izatearen sentimendua nagusitzea idazlearengan. Azkenerako euskaraz idazteari ere utzi egin zion. «(…) Artikulua euskaraz idatzi dudan azkena izango da, noski. Poztutzen naiz atsegin egin baitizu, bañan Euskalerriarekin eta Euskal abertzaleekin aserik nago; ez dute batere jendetasunik», idatzi zion Norbert Tauerri. Egin ahalak egin zituen Haur besoetako argitara ziezaioten —1959an idatzia—, baina azkenean Gabriel Arestiri esker 1970ean argitaratu zuen. Sinplekeria da harreman pederasta bati buruzko eleberri hutsa dela esatea. Nolanahi ere, ez da hau lan horri buruz aritzeko tokia. Akaso, historia guk idazten dugunean eta, hartara, sortzaileak interpretatzeko marko egokia izaten dugunean, lortuko dugu Mirande dagokion lekuan jartzea.

Muga deitzen da pausoa dokumentala ikusi genuen Hitzen Lihoaren baitan. Zer pentsatu handia eman zidan horrek; sentimendu gazi-gozoarekin atera nintzen aretotik. Maider Oleagak ez du Elbira Zipitriari buruzko dokumentala egin; haren etxea eta presentziaren bidez, Elbira bera ekarri izanaren sentsazioa eta irudikapena dugu. Bizipena arrunt indartsua da eta estetikoki ere harrigarria. Horraino Maider Oleagaren helburua maisuki lortzen dela esango nuke: ausentzia bat guregana ekartzea.

Nolanahi ere, hor agertzen zaigun emakumea tristea, zorrotza eta zakarra da; jakin badakigu, emakume indartsua izan zela, Ikastolen sortzaileetako bat, alimaleko lana egin zuela emakumeen alde, abertzale eta euskaltzale sutsua eta langilea izan zela. Baina ziurrenik askok ez dakite, esate baterako, diktadura bete-betean, 1943ko Domu Santu Egunean, Hernaniko hilerrian fusilatutakoen omenez ―haien artean Aitzol― ikurrinaren koloreak zituen lore sorta jarri zuela honako ohar honekin: «Arerio maltzurrak zuek bazterrean utzi arren, eusko gogoan beti toki berezia daukazue». Ekintza horren egileen bila erotu ziren agintari frankistak, baina alferrik izan zen. Handik urte askotara jakin zen bizia arriskuan Elbira Zipitriak jarri zuela. Hori eta askoz gehiago izan zen Zipitria. Kontua da zinema-aretoetan ikusgai egon den dokumental horrek zabaltzen duen irudiak ez diola, nire ustez, behar eta merezi duen tokia ematen. Azken esaldia bera barruak astintzeko modukoa da: Elbira tristurak jan zuen.

Batari fedegabea izatea leporatzen zaio, besteari ia integrista izatea. Bata atzerakoia, bestea aurrerakoia. Bata leuna eta sentibera, bestea gogorra eta zakarra. Biak ala biak abertzale eta euskaltzaleak. Zer kontakizun egiten dugu gure herrian gauza garrantzitsuak egin dituztenei buruz?
Xabier Alberdik dio naturaltzat hartzen ditugula estatuek historia interpretatzeko ezartzen dituzten markoak, eta horien arabera, gure historia beti bazterrekoa izango dela. Egindakoa beti izango da duda-mudako balioa duena, gehiegi duelako batetik edo gutxiegi bestetik, nahi gabe egin zelako, bestelako asmo batzuek zipriztindu zutelako, jokabidea ez zelako eredugarri izan eta abar.

Nola da posible, esate baterako, Miranderen faxismoa Alemaniakoarekin parekatzea, jakinda herri gutxituekiko zer interes eta sentiberatasun erakusten duen? Pentsa ezina litzateke mundu akademikoan Nietzscheren lana modu serioan aztertu beharrean, huts-hutsean nazitzat hartzea, eta guk, inolako aho-bizarrik gabe, Miranderen lana aurreiritzi ideologikoak direla eta auzitan jartzen dugu etengabe.

Goian aipatutako artikulua honako hitz hauekin hasten du Mirandek: «Badira ispiritu aurrezale batzu Euskaleriaren nortasuna iraun erazi beharrez diardugunoi isekaz ari zaizkigunak, anakroniko geralakoan». Uste dut hitz horiek zer pentsatua eman behar digutela.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.