Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Sentitu, pentsatu, ekin

2014/04/28
Esan nahi nizuke dena esango dizudana, desiorik sakonena ala inoiz ez esana. Sekreturik isilena ala berririk onena, desiorik sakonena… gure esku dago dena! Den-dena! Hilabete batzuk pasatu dira Gure Esku Dago ekinbidea martxan jarri zela. Urtebete ia. Eta hilabete hauetan denetarik ikusi dugu: flashmobak, jaialdiak, argazkiak, ekitaldi koloretsuak… Festa giroa izan da nagusi. Festa eta aldarrikapena, ohi bezala, bide berean. Eskuetan, bizitza eskuetan, eskuetan daude gure hitzak. Eskuetan, bihotza eskuetan, gure esku dago mundu bizi bat! Ekitaldiak jendetsuak ari dira izaten. Herritar asko biltzen dira eskubide zibil eta politikoekiko begirunetik abiatuz, demokratikoa eta unibertsala den eskubide batekiko atxikimenduak bilduta: erabakitzeko eskubidearekiko atxikimenduak. Geroz eta gehiago gara nazioa garela eta herri gisa gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugula uste dugunak; sentitzen dugunak. Zuk niri «kaixo» esatea, zuk niri «zer moduz lagun?», zu zara nire maitea denok ikasi dezagun! Esan nahi nizuke dena, esango dizudana, desiorik sakonena ala inoiz ez esana, esana! Eta zein da nire papera kontu honetan? Pentsatuko duzue akaso. Metro bat erosi eta ekainaren 8a agendan koloreztatzeaz gain, badira egin genitzakeen gauza gehiago. Urrats txikienetatik eskuratzen dira lorpen handienak. Sentitzen badugu, pentsatu. Eskuetan, hizkuntza eskuetan, eskuetan daude hitz guztiak. Eskuetan, bihotza eskuetan, gure esku dago mundu bizi bat! Gure esku dago hizkuntza ere. Hizkuntza bera baino hizkuntzarekin egin nahi duguna. Bizitzako esparru desberdinetatik ukatzen zaigu gure etorkizunaren jabe izatea. Horrexegatik, hainbat esparrutatik ari gara aldarrikatzen gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Urratsez urrats, poliki-poliki. Sentituz, pentsatuz. Herritarrak gara honen muina eta eraikitzera goaz. Izan ere, ohituegiak gaude beste estatuen erasoen kontra egiten. Masterra dugu protestatzen. Eta zer erremedio… Herri erreakzionarioa bihurtu gara. Eraikitzen aritu gara, hala ere; suntsituaz eraiki dugu, zerbaiten kontra eginez egin dugu zerbaiten alde. Baina bada garaia gure bidea egiteko, gainerako sastraka eta bide galduak alde batera utzita. Eskuetan, bizitza eskuetan, eskuetan daude gure hitzak. Eskuetan, bihotza eskuetan, gure esku dago mundua! Eskuetan! Eskuetan dugu mundua, gure mundua. Hala sentitzen dugu, hala pentsatzen dugu eta hala egitera goaz. Herri gisa gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugu.. Sentitzen duguna hausnartu, antolatu eta ekiteko garaia da; sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.