Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Txillardegialdia

HITZ HARTUAK

Marijo Telletxea
2019/03/22

Korrika heldu da klika eta euskararen alde egindako lana eskertu nahi diote Jose Luis Alvarez Enparantzari, eta ez da harritzekoa. Zazpi urte badira utzi gintuela. Maiz entzun eta irakurri izan dut euskara batuaren sorreran ezinbesteko erreferentzia izan zela, abertzale jantzia, hizkuntzalari aparta, euskal nobela berriaren aitzindari eta abar.

Eta hori guztia ezagututa ere, Jakin-ek argitaratu duen biografia irakurri ondoren, erabat hunkituta geratu naiz. Txunditu nau zer nolako pentsalaria eta ekintzailea izan den irakurtzeak, horretarako bere burua etengabe nola landu zuen ikusteak —batetik, existentzialismoa eta estrukturalismoa jaso zituen Frantziako pentsalariengandik, bestetik, Europako hainbat herriren historia eta hizkuntza-egoera ikasi gurean nola jokatu asmatzeko―, funtsezkotzat zituen gauzetan nola ez zuen etsi izan ―eta hor ibili izan zen beti batasun bila―, nola den posible gazte-gaztetatik eta frankismo garai gogorrenean, herriarentzat eta hizkuntzarentzat ezinbesteko gai eta eginkizunen inguruan atsedenik gabe hain egoki aritu izana. Hunkiduraz begiratu ditut bere argazkiak ere.

Euskara batuaren ezinbesteko bultzatzailea izan zen, eta Joxe Azurmediren hitzetan «euskara abertzaletasunaren erdigunera ekarri zuen belaunaldiko kide». Txillardegik beti jakin izan zuen zerk egiten gaituen euskaldun, eta hori, euskara alegia, guztien esku dagoela begi-bistakoa da. Euskara erdigunera ekartzeko borrokan aritu zen, eta ohartarazi zigun horretarako, gure herrian, euskararen herrian, esparru guztietan ezinbesteko komunikazio tresna izan behar zuela, baldin eta hizkuntza ez galtzea nahi bagenuen. Izan ere, hizkuntza baten osasuna ez baitago hiztunaren esku bakarrik; hiztun hori bizi den gizartean hizkuntza horrek bizi duen egoerak baldintzatzen du nagusiki.

Aztertu zuen euskarak zuen egoera eta konturatu zen mendeak zirela euskara atzeraka ari zela, eta hortaz, gure herria ere hala ari zela. Joera hori iraultzeko eginahalak egin zituen. 1956an euskara «gaitu, batu eta osatu» beharra zegoela esan zuen, eta atzera begira aritu beharrean, aurrera egin, eta gero eta modernoagoa zen mundu batean aritzeko hizkuntza egokitu egin behar zela zioen. Min ematen zion euskaldun askok, gutxiespenak zaurituta, gazteleraz egiteko zuten joerak, —Krudwigek esaten omen zuen Bizkaiko herri txikietan barrena paseatuko zirela biak frakez jantzita, euskara ahoan, jendeak ikus zezan zein dotorea zen euskaraz aritzea—. Hitz batean, euskaldun guztientzako baliagarria izango zen estandar baten premia gorria sumatu zuen —kontuan izan behar da berrogeita hamarreko hamarkadan euskara ez zela inola ere jakintza gaietarako hizkuntza—, eta Euskaltzaindia horretara jarri arte aritu zen jo eta su: euskarak euskaldunen komunikazio tresna osoa behar zuen izan erdigunera ekarriz; ezagutzaz gain, erabilera ere bultzatu beharra zegoen —«hizkuntza baten giharra, hortaz, mintzabide izan ala ez izan hortan datza»—.


1990eko abenduaren 6an argitaratu zen lehenbizikoz Euskaldunon Egunkaria. Lorea Agirrek dio: «Orduan, guk, ziurrenik, ez genuen esperientzia nahikorik jakiteko eta ohartzeko bene-benetan euskarazko egunkari normalizatu bat abian jartzeak zer esan nahi zuen». Txillardegi azaldu zen erredakzioan xanpain botila kutxa batekin eta plastikozko edalontziekin.

Hamaika gauza eta gehiago. Eta halere, batuaren eta euskalkien arteko harremanean, askotan, ezin gauzak garbi ikusi; eta oraindik, euskara ikastearen inguruko aurreiritziak ―zaila dela, pentsamendu abstrakturako ez dela egokia, ez dela ongi ulertzen―; eta gainera, herririk euskaldunenetan ere euskara hutsean bizitzeko ezintasuna.

«Dena eza, dena gabezia, dena mingarria, besamotzaren besoa bezala», dio Sarrionandiak, eta hala gertatzen zaie gurea bezalako egoera diglosikoan dauden hizkuntzei. Besamotza, halere, ez da, hitzari erreparatuz gero, ezkortasunaren, faltaren, hutsaren irudia; gabezia adierazteko aipatuaren presentzia eta izatea ekartzen baitu. Besamotzak bere baitan du den hori —besoa—, eta hala dugu guk ere euskaldun gisa, euskara. Txillardegiren hitzetan «hizkuntzak ez dira ahultzen edo gotortzen bere moldea edo barne egiturarengatik, politikazko askatasun edo menpekotasunagatik baizik».

Hor dugu urratu beharreko bidea; norabide horretan aritu behar dugu berriro xanpainarik edango badugu; eman diezaiogun Txillardegialdiari hasiera; topa dagigun!

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.