%33 birziklatzetik %80,2 birziklatzera pasatu da Oiartzun
Udalak jakinarazi duenez, «atez ateko bilketari esker %80,2 birziklatzen du Oiartzunek». Aurretik, %33 birziklatzen zen herrian. 2010eko ekainetik azarora arteko datuak jakinarazi ditu Udalak. Udal Gobernu Taldeak nabarmendu duenez, bildutako errefusak behera egin du eta gainontzeko frakzioek gora. Enrike Lekuona zinegotziak azaldu ditu datuak: «Errefusak, hau da zabortegira bidaltzen dugun zabor kantitateak behera egin du, 1.200.000 kilo gutxiago bidali ditugu zabortegira; ontzi arinak %52,15 gehiago bildu dira eta kartoia eta papera %5,14 gehiago; organikoari dagokionez, 620 familiak egiten dute konposta eta horiek 215.439 kilo kudeatu dituzte etxean, eta atez ate bildutako konpostaren kasuan, purutasuna ezin hobea da, %99tik gora». Lekuonak eta Ainara Lasa Informazio Bulegoko kideak, bestalde, argitu dute jendeak ez duela zaborra beste herrietara eramaten. «Atez ateko bilketak bestelako gai batzuk ere egoki bereizi eta bideratzeko aukera eman digu, hala, azaroko datuak begiratzea besterik ez dago zabor turismorik ez dagoela ohartzeko: Oiartzunek 2009an eta 2010ean kudeatu den hondakin kilo kopurua antzekoa da, baina orain ondo bereizita kudeatzen da (404.853 kilo 2009ko azaroan, eta 387.745 2010ekoan, %4,23 gutxiago bakarrik», argitu dute. Inguruko herrietako zabor kopurua ere jaitsi da, %5 inguru, eta hori krisiaren eragina dela azaldu dute. Sistema merkeena Sistema merkeena dela gogorarazi du Aitor Etxeberria alkateak: «Bilketa garestiagoa bada [...]
Udalak jakinarazi duenez, «atez ateko bilketari esker %80,2 birziklatzen du Oiartzunek». Aurretik, %33 birziklatzen zen herrian. 2010eko ekainetik azarora arteko datuak jakinarazi ditu Udalak.
Udal Gobernu Taldeak nabarmendu duenez, bildutako errefusak behera egin du eta gainontzeko frakzioek gora. Enrike Lekuona zinegotziak azaldu ditu datuak: «Errefusak, hau da zabortegira bidaltzen dugun zabor kantitateak behera egin du, 1.200.000 kilo gutxiago bidali ditugu zabortegira; ontzi arinak %52,15 gehiago bildu dira eta kartoia eta papera %5,14 gehiago; organikoari dagokionez, 620 familiak egiten dute konposta eta horiek 215.439 kilo kudeatu dituzte etxean, eta atez ate bildutako konpostaren kasuan, purutasuna ezin hobea da, %99tik gora».
Lekuonak eta Ainara Lasa Informazio Bulegoko kideak, bestalde, argitu dute jendeak ez duela zaborra beste herrietara eramaten. «Atez ateko bilketak bestelako gai batzuk ere egoki bereizi eta bideratzeko aukera eman digu, hala, azaroko datuak begiratzea besterik ez dago zabor turismorik ez dagoela ohartzeko: Oiartzunek 2009an eta 2010ean kudeatu den hondakin kilo kopurua antzekoa da, baina orain ondo bereizita kudeatzen da (404.853 kilo 2009ko azaroan, eta 387.745 2010ekoan, %4,23 gutxiago bakarrik», argitu dute.
Inguruko herrietako zabor kopurua ere jaitsi da, %5 inguru, eta hori krisiaren eragina dela azaldu dute.
Sistema merkeena
Sistema merkeena dela gogorarazi du Aitor Etxeberria alkateak: «Bilketa garestiagoa bada ere, hondakin bakoitza dagokion tokira bidaltzen da eta birziklatze maila %80tik gorakoa denez, errefusaren tratamentuko gastua (geroz eta garestiagoa dena) asko murrizten da (300.000 euro gutxiago ordaindu ditu Udalak aurten horregatik). Aldiz, atez ate bilduta, Udalak irabaziak ere baditu, papera, kartoia eta ontzi arinak saldu egiten baititu (140.000 euroko irabaziak dira).
Herritarrei inkesta
Azkenik, jakinarazi dute inkesta egingo dutela herritarren iritzia jasotzeko. Aztiker enpresak egingo du, telefonoz (etzi hasiko dira). Bide batez, Xorrolari buruz ere galdetuko diete herritarrei.
Etzi, greba eguna
Bestalde, greba dela eta, Udaletik jakinarazi dute etzi ez dela bilketa zerbitzurik izango. Herritarrei zaborra ez ateratzeko eskatu diete edota larrialdi gunera eramateko. Era berean, herritarrei eskerrak eman dizkiete Udaletik euren prestutasunagatik: «Herritarren gehiengoak gauzak txukun eta ongi egiten ditu. Hori gabe ezinezkoa litzateke emaitza hauek lortzea».
Udalaren balorazioaren bideo osoa: