
Euskara Eskolatik Kalera ekimena etzidamu iritsiko da berriro Errenteria Hiria Kulturgunera. Oraingo honetan, Bazen behin… opera antzezlana emango dute. Obraren bidez, neska-mutilak operaren munduan murgildu nahi dituzte. Etzidamu izango da emana...

Entrenamendu asko egiteak fruitu emankorrak ematen ditu. Lierni Lekuona Allerru taldeko txirrindulariak emaitza bikainak lortu ditu ziklo-kros denboraldian. Kadete Mailako hainbat txapelketatan hartu du parte txirrindulari lezoarrak. Euskal Herrian jok...

Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagut...

Euskal Herriko Txapelketako azken bi partidak galdu ditu Oiarpek. 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek 12-22 galdu zuten Aurrera Saiazen kontra. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugaldek 14-18 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra. Gipuzkoako Tr...

Trintxerpe eta San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko ludotekek otsailetik ekainera arteko izen -emate epea otsailaren 1ean zabalduko dute eta 26an itxi. Aipatutako ludoteka zerbitzua 4 eta 12 urte arteko gazteei zuzentzen diete. Ikasturte erdirako kuota ...

Jaizkibel Mendi Taldeak berriro ere ekingo dio igandean, hilaren 30ean, Mugarrien Ibilbideari. Antxotik 7:00etan aterako da autobusa. Errenteria-Oreretatik, ordea, 15 minutu lehenago. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere,...

Psikomotrizitatea landuko dute Abaraxkako kideek, 16:30etik 19:30era.

2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu): Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa. ...

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVII. Kultur Astea prestatu du. Ostiralean hasiko da eta otsailaren 4an bukatu, eta aste horretarako hitzaldiak, erakusketa, txapelketa eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Kultur Astea ondo hasteko, ostiralean Astigarragako Gartziategi sagardotegira afaltzera joango dira. Igandean, berriz, Mintzalaguneko kideek antolatuta, menditik itzulia egingo dute. Astelehenean, ahozkotasuna Hilaren 31n, astelehenean, world kafe saioa egingo dute 15:30ean, euskaltegian bertan. Saio horretan, ikasleei hainbat galdera jakin egingo dizkiete; horrela, ikasleek ahozkotasuna lantzeko aukera izango dute. Asteartean, berriz, entzumena landuko dute ikasleek. Dena den, deialdia irekia da, interesa duen edonor hurbil daiteke euskaltegira. Hala, bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, eta Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bigarrena 17:30ean izango da Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik. Komikia, afizio zirikatzailea izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailaren 3an, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa izango da jokoan, goizeko hamarretatik aurrera. euskaltegiko ikasleen taldeak nahastu eta bospasei taldetan jarri dituzte. Ondoren, irakasleek kulturarekin zerikusia duten galderak egingo dizkiete. “Horren helburua, ikasleak euren artean ezagutzea da”, azaldu du Ane Olkotz Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak. Bukaera santaeskean Kultur Astea Santa Ageda bezperan bukatzen denez, koplak kantatuko dituzte Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien laguntzarekin. Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan. Ondoren, [...]

Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da. Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”. AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.

Datorren ikasturteko aurrematrikulazioari begira, bihar eta otsailaren 3an Ate Irekien Eguna izango da Telleri ikastetxean. Telleritik herritar guztiak animatu dituzte euren egoitza ezagutzera, “batik bat 2009an jaio diren haurrak”. Hitzord...

Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikin berriaren obrek aurrera jarraitzen dute. Goia jo du eta teilatua jarri diote ikastolaren eraikinari. Hori ospatzeko, jai txiki bat egingo dute Lizeoko kideek larunbatean. 11:30ean bilduko dira Karlos Saldise plazan elkartu...

Etziko greba deialdiarekin bat egin dute Lezo Herri Eskolako langileek. Grebarekin bat egiteko arrazoiak azaldu ditu ikastetxeko zuzendaritza. Horrela, “pentsio eskubidea jo puntuan” jarri dutela salatu dute: “Krisi ekonomikoa hasi ze...

Zintzilk Irratiak urtarrilaren 27ko greba orokorrarekin bat egin du, eta egun horretan ohiko programazioa eten eta bi albistegi berezi emango ditu grebaren jarraipena eginez: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etan.

Txost Oiartzungo Pilota Taldeko kideak joko garbian eta palan ari dira lehiatzen. Hona Txosten emaitzak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketan. Haurretan, Zubieta 1-Txost 4: 35-14, eta Txost 3-Txost 1: 12-35. Gazteetan, Txost 2-Txost 3: 40-24, eta Txost 1-...

Udalak jakinarazi duenez, «atez ateko bilketari esker %80,2 birziklatzen du Oiartzunek». Aurretik, %33 birziklatzen zen herrian. 2010eko ekainetik azarora arteko datuak jakinarazi ditu Udalak. Udal Gobernu Taldeak nabarmendu duenez, bildutako errefusak behera egin du eta gainontzeko frakzioek gora. Enrike Lekuona zinegotziak azaldu ditu datuak: «Errefusak, hau da zabortegira bidaltzen dugun zabor kantitateak behera egin du, 1.200.000 kilo gutxiago bidali ditugu zabortegira; ontzi arinak %52,15 gehiago bildu dira eta kartoia eta papera %5,14 gehiago; organikoari dagokionez, 620 familiak egiten dute konposta eta horiek 215.439 kilo kudeatu dituzte etxean, eta atez ate bildutako konpostaren kasuan, purutasuna ezin hobea da, %99tik gora». Lekuonak eta Ainara Lasa Informazio Bulegoko kideak, bestalde, argitu dute jendeak ez duela zaborra beste herrietara eramaten. «Atez ateko bilketak bestelako gai batzuk ere egoki bereizi eta bideratzeko aukera eman digu, hala, azaroko datuak begiratzea besterik ez dago zabor turismorik ez dagoela ohartzeko: Oiartzunek 2009an eta 2010ean kudeatu den hondakin kilo kopurua antzekoa da, baina orain ondo bereizita kudeatzen da (404.853 kilo 2009ko azaroan, eta 387.745 2010ekoan, %4,23 gutxiago bakarrik», argitu dute. Inguruko herrietako zabor kopurua ere jaitsi da, %5 inguru, eta hori krisiaren eragina dela azaldu dute. Sistema merkeena Sistema merkeena dela gogorarazi du Aitor Etxeberria alkateak: «Bilketa garestiagoa bada [...]

Pasaiako Hamaikabateko ordezkariek Hartu-Eman ekimenaren baitan sanjuandarrekin biltzeko asmoa dute ostiralean, Victor Hugo Etxean, 19:00etan. Ekimen horren bidez, Hamaikabatek “herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin”: “Ku...

Xorrola herri barruko autobusak ia 51.000 erabiltzaile izan zituen 2010ean, Udaletik jakinarazi dutenez. «Datuak oso onak dira, eta argi erakusten du herritarrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dutela eta gisa honetako garraio baten beh...

CSI telesailean bezala ibili dira gaur goizean bi haur talde Zumardian jarri duten laborategi zientifikoan. Luminol eta argi ultramoreekin fluoreszenteak diren gorputzeko atalak ezagutu ahal izan dituzte batzuk. Hormaren beste aldean, berriz, mikroskopioaren laguntzarekin, hainbat elementuren zelulak ikusten aritu dira beste batzuk. Izan ere, MoviLab laborategi zientifikoa ekarri dute herrira. Ostirala bitartean, Zumardian jarrita egongo da 10:00etatik 19:00etara. Hori bai, eguerdian itxi egingo dute 14:00etatik 16:00etara. Gaur goizean aurkeztu dute laborategia Jose Angel Rodriguez Gazteria zinegotziak, Joaquin Acosta alkateordeak eta Mercedes Alonso proiektuaren koordinatzaileak. Alonsok azaldu duenez, Gipuzkoara lehen aldia da MoviLab laborategia ekartzen dutela. Datorren urtera begira, beste herriren batera eramatea aurreikusten dute. Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak, Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak, Padrosa Fundaciok eta Repsol fundazioak sustatutako proiektua da. Egunotan herriko ikastetxe, Gazteleku eta erretiratuen elkarteetako kideak joango dira laborategia bisitatzera. Hala, %75eko okupazioa izango du MoviLabek. Hala eta guztiz ere, herritar guztiak gonbidatu dituzte laborategitik pasatzera, batik bat arratsaldetan, “zientzia hobeto ezagutzeko”. Bi gune Laborategia bi gunetan banatuta dago, eta bakoitzean tailer espezifiko batzuk egiten dira. Lehenengoan argia egiteko hainbat forma aztertuko dituzte. Horrez gain, erreakzio kimikoak ikertuko dituzte, odolaren arrastoekin, esaterako. Bigarrengoan, berriz, kimikaren hainbat kontzeptu landuko dituzte; hala nola, [...]

Ostegunean, Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Portuko bizilagunekin bilduko da Ama Guadalupekoa ikastetxean, Itsasargi kalean, garai bateko Saint Maure eskolan arratsaldeko 19:30etatik aurera. Bileran Kerejetak Hondarribiko Plan Orokorreko xehetasu...