Trinketean eta Malerrekan, Oiarpe aurrera
Euskal Herriko Txapelketako azken bi partidak galdu ditu Oiarpek. 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek 12-22 galdu zuten Aurrera Saiazen kontra. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugaldek 14-18 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra. Gipuzkoako Tr...
Euskal Herriko Txapelketako azken bi partidak galdu ditu Oiarpek. 22 urtez azpikoetan, Jon Irastorzak eta Iñigo Ugaldek 12-22 galdu zuten Aurrera Saiazen kontra. Kadeteetan, banaka, Andoni Ugaldek 14-18 galdu zuen Zazpi Iturriren kontra.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan eta Malerrekako Txapelketan aurrera egin du Oiarpek, ordea. Trinketean, helduetan, Antton Aranburuk 40-37 irabazi zion Usurbil 2ri. Malerrekan, kadeteetan binaka, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek 18-7 irabazi zioten Iturriagari eta Murgari. Gazteetan binaka, Oier Sarastik eta Ander Imazek 18-6 irabazi zieten Aristimuñori eta Beolari.