Urteko lehen udalbatzarra egingo dute bihar
2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu): Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa. ...
2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu):
- Aurreko batzarraldietako akten onarpena.
- Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa.
- Talaia poligonoan Garbigunea jartzeko Udalaren jabetzako partzela baten zesioa.
- Udal ondasunen inbentarioa eguneratzeko proposamena.
- Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari ekarpena egiteko proposamena.
- Iturriotz auzoko 22.4 eremuko urbanizazioaren harrera.
- Fermiñene udal eraikineko Lan Arriskuen Ebaluazioa.
- Fermiñene udal eraikineko jarduera prebentiboaren 2010-2011 denboraldiko plangintza.
- Aurreko urteetako isunak baliogabetzeko proposamena.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.