Lezo Herri Eskolak grebarekin bat egin du
Etziko greba deialdiarekin bat egin dute Lezo Herri Eskolako langileek. Grebarekin bat egiteko arrazoiak azaldu ditu ikastetxeko zuzendaritza. Horrela, “pentsio eskubidea jo puntuan” jarri dutela salatu dute: “Krisi ekonomikoa hasi ze...
Etziko greba deialdiarekin bat egin dute Lezo Herri Eskolako langileek. Grebarekin bat egiteko arrazoiak azaldu ditu ikastetxeko zuzendaritza. Horrela, “pentsio eskubidea jo puntuan” jarri dutela salatu dute: “Krisi ekonomikoa hasi zenetik gobernu eta administrazio ezberdinek merkatuaren eta kapitalaren mesedetan neurriak hartu dituzte: dirua eman diete krisia sortu dutenei, prestazio sozialak murriztu, langileen lan eskubideetan atzera egitea ekarri duen erreforma egin dute”.
Ostiralean Espainiako Kongresuan pentsioen gainean onartu nahi dituzten neurriak gaitzetsi dituzte: “Neurri horiek eskubideak indargabetzera datoz, gure ikastetxean lantzen ditugun berdintasuna, justizia, elkartasuna… baloreen kontra daudelako, neurri hauekin pentsio publikoa lortuko ez duten langile guztiekiko elkartasuna adierazteko, guri eta hurrengo belaunaldiei pentsio eskubidea kendu nahi digutelako, guztioi eragiten digun erasoa delako, zuek ere gonbidatzen zaituztegu egun horretan egingo diren mobilizazioetan parte hartzea”.