Mugarrien ibilbideari ekingo dio berriro Jaizkibel Mendi Taldeak
Jaizkibel Mendi Taldeak berriro ere ekingo dio igandean, hilaren 30ean, Mugarrien Ibilbideari. Antxotik 7:00etan aterako da autobusa. Errenteria-Oreretatik, ordea, 15 minutu lehenago. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere,...
Jaizkibel Mendi Taldeak berriro ere ekingo dio igandean, hilaren 30ean, Mugarrien Ibilbideari. Antxotik 7:00etan aterako da autobusa. Errenteria-Oreretatik, ordea, 15 minutu lehenago. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere, igandean eguraldi txarra egingo balu, Zuberoako Bira programari helduko liokete.
Basari eta Portuko Agintaritza
Basari Elkarteak otsailaren 5ean txangoa du Arraguatik Altzibarrera. Topoa 7:57ean hartuko dute Antxon. Ondoren Aniseta jatetxean bazkalduko dute. Txartelak Mimos, Izadi eta Leundan daude salgai, 23 euroren truke.
Portuko Agintaritzako Mendi Taldeko kideek,berriz, larunbatean Atxulegi eta Mondarrain mendiak igoko dituzte. Interesatuek 943 351 844 telefonora deitu.