Lierni Lekuona txirrindulariak ziklo-kros denboraldi bikaina egin du
Entrenamendu asko egiteak fruitu emankorrak ematen ditu. Lierni Lekuona Allerru taldeko txirrindulariak emaitza bikainak lortu ditu ziklo-kros denboraldian. Kadete Mailako hainbat txapelketatan hartu du parte txirrindulari lezoarrak. Euskal Herrian jok...
Entrenamendu asko egiteak fruitu emankorrak ematen ditu. Lierni Lekuona Allerru taldeko txirrindulariak emaitza bikainak lortu ditu ziklo-kros denboraldian.
Kadete Mailako hainbat txapelketatan hartu du parte txirrindulari lezoarrak. Euskal Herrian jokatutako hamar txapelketatik bederatzietan irabazle izan da lezoarra eta bestean, berriz, bigarrena izan da.
Horrela, Berrizen jokatu zuten proba aurreko asteburuan (hilaren 15ean) eta bertan izan zen bigarren. Gainontzekoak irabazi egin dituen denak, erreskadan. Honakoak dira Euskaldun Trofeoan irabazi dituen txapelketak : Ermuakoa; Elorriokoa; Berrizkoa (hiru horiek Bizkaian daude; Aizarnazabalgoa; Asteasukoa; Aiakoa; Oñatikoa; Itsasondokoa; eta Ormaiztegikoa (beste hauek Gipuzkoan).
Nazioarteko txapelketatan, podiuma zapaltzen
Euskaldun Trofeoan izan zuen arrakasta ere Nazioarteko txapelketatan zein Espainiako Kopako lasterketatan lortu zuen Allerru taldeko txirrindulariak.
Espainiako Kopari dagokionez, Villaralbon (Zamora) laugarren izan zen sailkapenean. Bestalde, Alcobendaseko (Madril) lasterketan podiuma zapaltzea lortu zuen Lierni Lekuonak.
Nazioarteko txapelketei dagokionez, Asteasun (Gipuzkoan) eta Ispasterren (Bizkaian) jokatu dituzten probak irabazi ditu Allerru taldeko txirrindulariak. Villarcayon eta Medina de Pomarren (biak Burgosen daude) hirugarren izan zen.
Denboraldi ona egin du txirridulari lezoarrak. Izan ere, ziklo-krosean aritzeaz gain, errepidean ere aritu da eta bertan emaitza onak lortu ditu baita ere Lekuonak.