Ezker abertzaleak bat egin du osteguneko grebarekin
Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba deialdiarekin bat egin du Irungo Ezker Abertzaleak, eta egun horretarako antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei. Geldialdiko deitzaileek kotxe karabana eta...
Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba deialdiarekin bat egin du Irungo Ezker Abertzaleak, eta egun horretarako antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei. Geldialdiko deitzaileek kotxe karabana eta manifestazioa egingo dituzte ostegunean. Lehenengoa 16:00etan abiatuko da Urdanibia plazatik, eta bigarrenak Zabaltza plazan du abiapuntua, 18:00etan. Irungo udaleko zinegotzi Peio Gaskonentzat grebarako arrazoi garbiak daude: “Egoera larria da behe mailako klasean, erdi mailakoan aldiz pobretze prozesua zabaltzen hasi da, eta Espainiako Gobernuak inposatutako neurri hauei esker, larritasuna are gehiago handituko da”.