Kanpaina berria abiatu du Iratzarri gazte erakundeak
Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagut...
Iratzarri gazte erakundeak gaur aurkeztu du abian jarri duen kanpaina berria. Etorkizuneko ezker abertzalea eraikitzen ari gara lemapean, “gazte ezkertzale eta abertzaleen ahotsa transmititzea da helburua”, esan dute. Gazteen iritzia ezagutzeko azken hilabeteetan asanbladak eta eztabaidak sortu dituztela azaldu dute Aralarko gazte erakundeko kideek. Hego Euskal Herrian egingo duten kanpainan, bakean bizitzeko eskubidea; feminismoa; arrazismoaren aurkako borroka; erabakitzeko eskubidea; sexu eta genero askapena; ikasleen borroka eta borroka ekologista aldarrikatuko dituzte. “Horien gaineko informazioa www.eraikitzen.org blogean jaso daiteke”, jakinarazi dute.
Grebarekin bat egiteko deia
Iratzarriko kideek “euskal gazteriari, hegoaldeko gehiengo sindikalak biharko deitutako greba orokorrarekin bat egiteko” deia luzatu diote, “gazteria eta emakumeak gara egoera hau gehien sufritzen dugunak eta horren aurrean ez gara isilduko”, gaineratu dute.