Bihar aurkeztuko dute Gernikako Akordioa kontserbatorioan, 18:00etan
Gernikako Akordioaren sinatzaileen Behe Bidasoako taldeak hitzarmenaren aurkezpena egingo du bihar larunbatean, urtarrilak 29, Irungo kontserbatorioko auditorioan. Antolatzaileek aurreratu dutenez ekitaldian ahozko aurkezpena irudiekin lagunduta joango...
Gernikako Akordioaren sinatzaileen Behe Bidasoako taldeak hitzarmenaren aurkezpena egingo du bihar larunbatean, urtarrilak 29, Irungo kontserbatorioko auditorioan. Antolatzaileek aurreratu dutenez ekitaldian ahozko aurkezpena irudiekin lagunduta joango da, eta musikak ere leku garrantzitsua izango du. Ekitaldia 18:00etan hasiko da.