Gaur, 21:00etan, kadeteetan binakako partida izango da Madalensoron. Oiarpe eta Zaramaga ariko dira elkarren kontra, Euskal Herriko Txapelketaren baitako partidan. Bihar, 16:00etan, Gipuzkoako Txapelketako alebinen lau partida ikusteko aukera izango da.
Abaraxkako kideak Wii kontsolarekin jolastuko dira, 16:30etik aurrera.
Ramon Vizcaino enpresako langileek itxialdiak egiten jarraituko dute egunero 17:00etatik 07:00etara, enpresaren egoera ekonomikoa, eta baita 400 langileen egoera ere salatzeko. Horrez gain, langileetako batek 90 ordu daramatza gose greban. Bi urte daramatzate Ramon Vizcaino enpresako langileek egoera hobetzeko lanean. “Esfortzu handia egiten ari gara AIAC enpresarekin hartutako konpromisoak bete ahal izateko, baina orain arte guk bakarrik bete ditugu adostutako neurriak”. Enpresaren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren laguntzapean, AIAC enpresa akziodun gisa sartu zen. Hala ere, joan den asteazkenean Ramon Vizcainoko langileen batzordeak enpresaren zuzendaritzarekin egindako bilera batean, AIAC enpresak akziodun izateari utzi diola adierazi zieten. “Gainera, antza denez, Bartzelonako IQA enpresan ere berdina egin zuen AIAC-ek”, adierazi du Nekane Burutaran langileen batzordeko bozeramaileak. “Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak urjentziazko Industria Plan berri bat egin behar du, edo bestela enpresa ixtea da beste alternatiba”, gaineratu du komiteko bozeramaileak. Hori guztia dela medio, enpresa egoera ekonomiko larrian gelditzen da eta “ia paralizatuta”: “Ramon Vizcainok ezin die dituen bezeroen beharrei erantzun ezta langileen egoera ekonomiko larriari aurre egin”. Langileen 2010eko otsailetik zazpi nomina ez ditu ordaindu enpresak. Horrez gain, zenbait hilabete igaro dituzte langileek Gizarte Segurantzako ziurtagiriak eskuratu nahian, “eta lortu ditugunean, eman digute AIAC-ek akziodun izateari utziko dion albistea”, gaineratu du [...]
Cristobal Gamon ikastetxeak iaz bezala gosari bereziak antolatu ditu Lehen Hezkuntzako ikasleentzako eta euren gurasoentzat. Gosariak astelehen honetan (hilak 31) eta otsailaren 3an izango dira goizean, 09:00etatik 10:00etara, ikastetxeko jangelan. Hor...
Allerruk bolada onarekin jarraitu nahi du. Bihar arratsaldean jokatuko dute Plazetan, Martuteneren kontra. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da. Bigarren taldeak, berriz, igoera faseko lehen garaipena lortu nahi du etzi arratsaldean. Segura Goierri taldear...
Rafaela Romero egun Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea dena, PSE-EEren zerrendaburua izango da herrian, udal hauteskundeetan.
oan den larunbatean, urtarrilaren 22an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Elorsoro kiroldegiko leihatilan salgai jarri zituzten Ugaldetxoko Kultur Taldeko kideek. 1.500 sarrera zituzten saltzeko eta horietatik 1.250 sarrera sald...
Ohikoa ez den arren, Alemaniatik abiatuta, Oiartzuna hegan iritsi zen hontz bat. Herrian hil da istripuz, auto batek azpian harrapatuta.
Irungo Hamaikabaten batzordeak hirirako dituen asmoak azaldu ditu gaur goizean Urdanibiako Ospitale Zaharrean deituriko prentsaurrean. Hiriko militanteen izenean Jose Luis Alberrok eta Juan Carlos Marcosek, udal hauteskundei begira H1!-ek programa eta zerrenda zabala osatzeko asmoa plazaratu dute. Alberrok politika egiteko modu berri bat aldarrikatu du, “errealista, adostua, eta pertsonetan oinarritua”. Bere hitzetan Irunek ez ditu proiektu udal kontuak zapuztuko dituen proiektu “faraonikorik” behar, “Euskadiko hiri hoberena” bilakatzeko. “Hiri adeitsuago bat eraikitzea, irundarren beharrak asebetzeko”, hori izan behar da udaletxearen helburua, Alberroren ustez. Bere aldetik, Marcosek “hiritarren parte hartze zabala” bultzatuko dutela iragarri du, “egungo beharrak eta hiriaren gabeziak eta erronkak zehazteko”. Horregatik, ”zerbitzu publikorako borondatea eta ahalmena duten pertsonentzat” alderdiaren ateak “zabalik” dituztela argi utzi nahi izan du, “guztion artean hurrengo udal hauteskundeetarako zerrendarik onena osatu ahal izateko”. Alderdi berria izanik ere, haien helburu heldu diren bozetan “udal ordezkaritza lortzea” dela nabarmendu nahi izan dute Hamaikabateko Irungo arduradunek. Elkarlanerako espazio berriak Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzun barrutiko Biltzar Nagusietarako hautagaiak -H1!-eko Gipuzkoako presidente ere bada-, herritarrengana iristeko borondate azaldu du: “Herritarren parte hartzerako bideak zabaltzea ezinbestekoa da gure benetako helburua gure herrietako politika aberastea bada”. Irundarren iritziak jasotzeko bloga sortu du Hamaikabatek, eta elkarteekin, ekonomiarekin zerikusia duten taldeekin, eta beste alderdiekin biltzeko asmoa dutela jakitera [...]
EHE Euskal Herrian Euskarazek Sasi guztien gainetik… euskaldun eta burujabe leloarekin manifestaziora deitu du otsailaren 12rako Donostian (17:00etan aterako da Bulebarretik). Horren harira, Oreretako EHEk ekitaldia egingo du bihar eguerdian, 13:...
Erreka talde errenteriarrak kontzertua emango du De Cyne Reyna tabernan gaur gauean, Kontzertua tabernaren 20. urteurrenaren baitan dago, eta beste kontzertu bat ere aurreikusi dute, otsailaren 4erako, beste herriko talde batekin: LosDelGas.
Juan Carlos Merino izango da Errenteriako alkate izateko PSE-EEren hautagaia. Pasa den ostiralean Errenteriako PSE-EEko kideak bilkura egin zuten maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetako hautagaia zein izango den erabakitzeko, eta azkenean Merino...
‘Iñude eta Artzaietako’ pertsonaiak antolatzeko eta banatzeko bilera deitu dute hilaren 30eko eguerdirako, igandearekin, Ekaiki dantza taldearen lokalean.