Badaude oraindik sarrerak Pirritx eta Porrotxen saiorako
oan den larunbatean, urtarrilaren 22an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Elorsoro kiroldegiko leihatilan salgai jarri zituzten Ugaldetxoko Kultur Taldeko kideek. 1.500 sarrera zituzten saltzeko eta horietatik 1.250 sarrera sald...
oan den larunbatean, urtarrilaren 22an, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak Elorsoro kiroldegiko leihatilan salgai jarri zituzten Ugaldetxoko Kultur Taldeko kideek. 1.500 sarrera zituzten saltzeko eta horietatik 1.250 sarrera saldu zituzten. Beraz, 250 sarrera geratzen dira saltzeko oraindik.
Etzi, arratsaldeko lauretan leihatila irekiko dute, gelditzen diren sarrerak saltzeko. Oraindik sarrerak eskuratu nahi dituenak, lortzeko aukera izango du. Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldia 17:00etan hasiko da.