Ramon Vizcainoko langileek enpresaren egoera salatu dute berriro ere
Ramon Vizcaino enpresako langileek itxialdiak egiten jarraituko dute egunero 17:00etatik 07:00etara, enpresaren egoera ekonomikoa, eta baita 400 langileen egoera ere salatzeko. Horrez gain, langileetako batek 90 ordu daramatza gose greban. Bi urte daramatzate Ramon Vizcaino enpresako langileek egoera hobetzeko lanean. “Esfortzu handia egiten ari gara AIAC enpresarekin hartutako konpromisoak bete ahal izateko, baina orain arte guk bakarrik bete ditugu adostutako neurriak”. Enpresaren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren laguntzapean, AIAC enpresa akziodun gisa sartu zen. Hala ere, joan den asteazkenean Ramon Vizcainoko langileen batzordeak enpresaren zuzendaritzarekin egindako bilera batean, AIAC enpresak akziodun izateari utzi diola adierazi zieten. “Gainera, antza denez, Bartzelonako IQA enpresan ere berdina egin zuen AIAC-ek”, adierazi du Nekane Burutaran langileen batzordeko bozeramaileak. “Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak urjentziazko Industria Plan berri bat egin behar du, edo bestela enpresa ixtea da beste alternatiba”, gaineratu du komiteko bozeramaileak. Hori guztia dela medio, enpresa egoera ekonomiko larrian gelditzen da eta “ia paralizatuta”: “Ramon Vizcainok ezin die dituen bezeroen beharrei erantzun ezta langileen egoera ekonomiko larriari aurre egin”. Langileen 2010eko otsailetik zazpi nomina ez ditu ordaindu enpresak. Horrez gain, zenbait hilabete igaro dituzte langileek Gizarte Segurantzako ziurtagiriak eskuratu nahian, “eta lortu ditugunean, eman digute AIAC-ek akziodun izateari utziko dion albistea”, gaineratu du [...]
Ramon Vizcaino enpresako langileek itxialdiak egiten jarraituko dute egunero 17:00etatik 07:00etara, enpresaren egoera ekonomikoa, eta baita 400 langileen egoera ere salatzeko. Horrez gain, langileetako batek 90 ordu daramatza gose greban.
Bi urte daramatzate Ramon Vizcaino enpresako langileek egoera hobetzeko lanean. “Esfortzu handia egiten ari gara AIAC enpresarekin hartutako konpromisoak bete ahal izateko, baina orain arte guk bakarrik bete ditugu adostutako neurriak”.
Enpresaren egoera ekonomikoa hobetzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzaren laguntzapean, AIAC enpresa akziodun gisa sartu zen. Hala ere, joan den asteazkenean Ramon Vizcainoko langileen batzordeak enpresaren zuzendaritzarekin egindako bilera batean, AIAC enpresak akziodun izateari utzi diola adierazi zieten. “Gainera, antza denez, Bartzelonako IQA enpresan ere berdina egin zuen AIAC-ek”, adierazi du Nekane Burutaran langileen batzordeko bozeramaileak. “Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak urjentziazko Industria Plan berri bat egin behar du, edo bestela enpresa ixtea da beste alternatiba”, gaineratu du komiteko bozeramaileak.
Hori guztia dela medio, enpresa egoera ekonomiko larrian gelditzen da eta “ia paralizatuta”: “Ramon Vizcainok ezin die dituen bezeroen beharrei erantzun ezta langileen egoera ekonomiko larriari aurre egin”. Langileen 2010eko otsailetik zazpi nomina ez ditu ordaindu enpresak.
Horrez gain, zenbait hilabete igaro dituzte langileek Gizarte Segurantzako ziurtagiriak eskuratu nahian, “eta lortu ditugunean, eman digute AIAC-ek akziodun izateari utziko dion albistea”, gaineratu du Burutaranek.
Egoera horren aurrean, langileek honako presio neurriak hartu dituzte: egunero itxialdiak egingo dituzte 17:00etatik 07:00etara; N-1ean egunero kontzentrazioak egingo dituzte eta orain arte gosa greban dagoen langileak, horretan jarraituko du egoera aldatzen ez den bitartean: “Horiek dira orain arte hartu ditugun erabakiak, baina egoera aldatzen ez bada neurriak gogortu egingo ditugu”.