Alemaniatik hegan etorrita
Ohikoa ez den arren, Alemaniatik abiatuta, Oiartzuna hegan iritsi zen hontz bat. Herrian hil da istripuz, auto batek azpian harrapatuta.
Alemaniatik abiatu eta Oiartzunen hil da hontz bat. 1.159 kilometro hegan egin ondoren, istripua izan du herrian.
Hontz bidaiaria izan zen, ez baita ohikoa hegazti horiek hainbeste kilometro egitea. Normalean, 50-100 kilometroko eremuan bizi dira. Herrian hildakoak, ordea, milatik gora kilometro egin zituen Alemaniako Marjoß herritik Oiartzuna iritsi arte.
Albistearen berri Alemaniako egunkari batek eman du: Fuldaer Zeitung-ek. Albistea nahiko bitxia da, eta hontzarekin gertatutakoa jakin dute hontzak eraztun bat zuelako. Hango hontzen berri eraztunei esker izaten dute eta hala jakin dute Oiartzunaino iritsi zena bertan hil dela. Horregatik titularra: Hontz bidaiariaren bukaera tragikoa. Alemana ulertzen duenak egunkariaren webgunean ikus dezake albistea.