Juan Carlos Merino izango da PSE-EEren hautagaia alkate izateko
Juan Carlos Merino izango da Errenteriako alkate izateko PSE-EEren hautagaia. Pasa den ostiralean Errenteriako PSE-EEko kideak bilkura egin zuten maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetako hautagaia zein izango den erabakitzeko, eta azkenean Merino...
Juan Carlos Merino izango da Errenteriako alkate izateko PSE-EEren hautagaia. Pasa den ostiralean Errenteriako PSE-EEko kideak bilkura egin zuten maiatzaren 22ko Udal eta Foru hauteskundeetako hautagaia zein izango den erabakitzeko, eta azkenean Merino izango dela berretsi zuten.
Merino Errenteriako alkatea da egun, eta 2005etik dago kargu horretan. Berriro aukeratu dute “herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera eta bizi kalitate hobea lortzeko herriarentzat”, esan dute PSE-EEtik.
Errenteriako alkate izateaz gain, beste kargu batzuk ere betetzen ditu. Izan ere, aurtengo urrian San Markoseko Mankomunitateko presidente izendatu zuten. Horrez gain, PSE-EEko Euskadiko Batzordeko eta Gipuzkoako sozialisten lurralde zuzendaritza batzordeko kide da.