Nazioarteko Krosean bi brontze lortu ditu EATk
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean egindako Donostiako Nazioarteko 56. krosean. Emakumezkoen eta gizonezkoen beteranoen mailan, brontzea lortu zuten EATko Esther Estefaniak eta Angel Medicisek. Horiez...
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean egindako Donostiako Nazioarteko 56. krosean. Emakumezkoen eta gizonezkoen beteranoen mailan, brontzea lortu zuten EATko Esther Estefaniak eta Angel Medicisek.
Horiez gain, emaitza onak lortu dituzte beste mailetan ere. Alebinetan, Ustaritze Arzallus zortzigarren helmugaratu zen eta emakumezkoen helduen mailan, Lurdes Oiartzabal, helmugara iritsi zen bosgarren gipuzkoarra izan zen, eta kroseko sailkapeneko hamazazpigarrena. Gizonezkoen helduen mailan, Aitor Kortabitarte hamaseigarren iritsi zen; Esteban Alburquerque, hemeretzigarren eta Javier Aiestaran, hogeigarren.