Arramendipe Pontikako erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du otsailaren 10ean. Lehenengo deialdia 17:00etan egin dute eta 17:30ean bigarrena. Zuzendaritza batzordea berrituko dute eta kuotek aurten izango duten igoera zehaztuko dute. Zuzendar...
Lezoko Udal Gobernuak Lurraldeko Zatikako Planari (LZPari) alegazioa jarri dio. Gaurko osoko bilkuran aurkeztu zuten, erabaki hori berresteko asmoz. Udal Gobernu Taldeak Eusko Jaurlaritzak PTParen bitartez egin nahi duen lurralde antolaketarekin bat ez dator. “Garapen eredu horrekin bat ez gatoz. Alde batera utzi behar dituzte kanpo kaia, plataforma logistikoa edo N-1 errepidearen saihesbidea bezalako proiektuak”, esan du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Ildo horretan, kanpo kaia eta plataforma logistikoa eraiki beharrean, “gaikuntza eta balio erantsi handiagoko lanpostuak sortuko dituzten jarduerak bultzatzeko” apustua egin du Lezoko Udalak. Egungo portua hobetzeko aukerak aztertzea eskatu du Lezoko Udalak, “hirigintza, gizarte eta ingurumen arloetan eskualdea eta badia biziberritzeko lanekin bateragarriak” izango direnak. Beste portu batzuekin elkarlanean aritzeko aukera aztertzea bildu du Udalak alegazio horretan. Oceanaren eta Euskadiko Biologoen Kolegio Ofizialaren gomendioak txostenean kontuan hartzeko eskatu du. Ingurumen Eraginaren Baterako Azterlana berriro egitea beharrezkoa ikusten dute Udal Gobernu Taldeko kideek. Salaberriaren iritziz, “dokumentu nahiko eskasa da”. Gainera, azterlan horretan indarreko legeek xedatutakoa jasotzea eta «erabat ezberdinak» diren aukerak eta proposamenen benetako analisiak barneratu behar direla esan du Udalak. Azkenik, kanpo kaiari eta plataforma logistikoari egin zaizkion alegazioak kontuan hartzea eskatu dute. “Aldundiak jarrera aldatu behar du” Atzo Arantza Tapiak eman zuen hitzaldia alegazioekin lotu du Salaberriak. [...]
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) korrikalariek emaitza onak lortu dituzte igandean egindako Donostiako Nazioarteko 56. krosean. Emakumezkoen eta gizonezkoen beteranoen mailan, brontzea lortu zuten EATko Esther Estefaniak eta Angel Medicisek. Horiez...
De Cyne Reynak hogei urte bete dituela-eta kontzertuak eskaintzen ari dira,eta etzi beste herriko talde baten txanda izango da: Los DelGas. 23:30ean hasiko da emanaldia. Repoker de gases diskoko abestiak jotzeaz gain, aurreko diskoetako abestiak ere en...
Beraun auzoko Bienvenido erretiratuen elkarteak, batzar orokorra egingo du etzi. Lehenengo deialdia 17:30ean egin dute eta bigarrena 18:00etan. Etziko batzarrean, zuzendaritza batzordea berritzeaz gain, 2010 urteko balantze ekonomikoa ere egingo dute. ...
Kaputxinoak auzoko San Jose erretiratuen elkarteak batzar orokorra egingo du etzi. Batzarra 17:30ean hasiko da eta besteak beste, 2010 urteko balantze ekonomikoa egingo dute eta ekimen berriak adostuko dituzte.
Atzo iluntzean Independentistak Sarea ekimenak aurkezpena egin zuen Pasai Antxoko Kultur Etxean. Jende ugari bildu ez zen arren, ekimena nola sortu den, eta aurrera begira zein bide hartuko duen azaldu zuen Txutxi Ariznabarreta LABeko kide ohiak, Indep...
Pasaiako Udal Euskaltegiaren XVII. Kultur Asteak aurrera jarraitzen du. Atzo Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eman zuen. Arratsaldean, berriz, Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik Kom...
Javier Jacinto konpositore pasaitarra Musika Klasikoko Saria eskuratzeko hautagaia da Danza de la Pampa obrarengatik. Musikaren Artearen eta Zientziaren Akademiak antolatzen du. 2011ko Musika Sarien lehiaketaren emaitzak “aurki” emango di...
17. Korrika ate-joka dagoenez, prestaketa lanetan hasteko etzi (ostiralean) lehenengo Korrika batzordea egingo dute Intxixu AEK euskaltegian (Fermiñene etxean), 18:00etan. Bertan parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei zabaldu diete euskaltegiko k...
Udalak eta Fato Cultural Daniel Castelaok omenaldia egingo diote Kontxa Murgiari. Bihar hitzaldia izango da liburutegian, 19:00etan. Xose Estevezek emango du, Castelao eta Euskal Herria izenburupean. Etzi eta etzidamu (ostiralean eta larunbatean) ere i...
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen larunbat goizaldean dantzaleku baten kanpoaldean, ustez speed-a saltzen ari zirelako. Ertzaintzaren arabera, atxilotuek lau speed dosi zituzten gainean eta 358 euro, ustez droga salduta lortutakoak. Atxilotuak,...
Hiru konpainien elkarlanaren ondorio da Errautsak antzezlana: Artedrama, Le petit theatre de pain eta Dejabu. Azken konpainia, hain zuzen, errenteriarra da, eta etxean izango dira asteburuan. Izan ere, Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean eskainiko dute larunbatean eta igandean Errautsak. Larunbatean, 20:00etan izango da eta igandean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude kulturguneko leihatilan. Ohiko sarrerak 9 euro balioko du, eta sarrera murriztuak (gazte txartela dutenak eta 65 urtetik gorakoak) 7 euro. Gaur goizean aurkeztu dute antzezlana Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Laura Landa Kultura Dinamizatzaileak eta Errautsak-eko aktoreetako batzuk, Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta eta Miren Gaztañagak. Aktoreek jakinarazi dutenez, azaroaren 1ean estreinatu zuten obra Luhuson (Lapurdi), eta arrakastarekin, gainera, Arrixuri gela leporaino bete baitzen. Orduz geroztik Euskal Herriko osoko herrietan barrena ibili dira lana aurkezten, hor ere arrakastarekin (Azpeitiko Antzerki Topaketan Ikusleen Saria lortu zuen), eta asteburuan bi egunez Errenteria-Orereta izango da euren geltokia. 70. hamarkadan jaiotako sei pertsonaia izango dira protagonistak. Zazpigarren baten hiletan elkartu dira aspaldiko partez, eta euren belaunaldiko kezkak izango dituzte hizpide. Aktoreen azaldu dutenez, 70. hamarkada “borrokaz eta ametsez” betetako garaia izan zen, eta horrek markatuko ditu pertsonaiak, guztiak estereotipatuak: Kaiet (hipotekatua); Zigor (euskaldun zikiratua); Eider (euskaldun perfektua); Pili (ezdeusa); Fermin [...]