‘Errautsak’, errenteriar ukituarekin, Niessen kulturgunean
Hiru konpainien elkarlanaren ondorio da Errautsak antzezlana: Artedrama, Le petit theatre de pain eta Dejabu. Azken konpainia, hain zuzen, errenteriarra da, eta etxean izango dira asteburuan. Izan ere, Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean eskainiko dute larunbatean eta igandean Errautsak. Larunbatean, 20:00etan izango da eta igandean, 19:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude kulturguneko leihatilan. Ohiko sarrerak 9 euro balioko du, eta sarrera murriztuak (gazte txartela dutenak eta 65 urtetik gorakoak) 7 euro. Gaur goizean aurkeztu dute antzezlana Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Laura Landa Kultura Dinamizatzaileak eta Errautsak-eko aktoreetako batzuk, Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta eta Miren Gaztañagak. Aktoreek jakinarazi dutenez, azaroaren 1ean estreinatu zuten obra Luhuson (Lapurdi), eta arrakastarekin, gainera, Arrixuri gela leporaino bete baitzen. Orduz geroztik Euskal Herriko osoko herrietan barrena ibili dira lana aurkezten, hor ere arrakastarekin (Azpeitiko Antzerki Topaketan Ikusleen Saria lortu zuen), eta asteburuan bi egunez Errenteria-Orereta izango da euren geltokia. 70. hamarkadan jaiotako sei pertsonaia izango dira protagonistak. Zazpigarren baten hiletan elkartu dira aspaldiko partez, eta euren belaunaldiko kezkak izango dituzte hizpide. Aktoreen azaldu dutenez, 70. hamarkada “borrokaz eta ametsez” betetako garaia izan zen, eta horrek markatuko ditu pertsonaiak, guztiak estereotipatuak: Kaiet (hipotekatua); Zigor (euskaldun zikiratua); Eider (euskaldun perfektua); Pili (ezdeusa); Fermin [...]
Hiru konpainien elkarlanaren ondorio da Errautsak antzezlana: Artedrama, Le petit theatre de pain eta Dejabu. Azken konpainia, hain zuzen, errenteriarra da, eta etxean izango dira asteburuan. Izan ere, Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean eskainiko dute larunbatean eta igandean Errautsak. Larunbatean, 20:00etan izango da eta igandean, 19:00etan.
Sarrerak dagoeneko salgai daude kulturguneko leihatilan. Ohiko sarrerak 9 euro balioko du, eta sarrera murriztuak (gazte txartela dutenak eta 65 urtetik gorakoak) 7 euro.
Gaur goizean aurkeztu dute antzezlana Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak, Laura Landa Kultura Dinamizatzaileak eta Errautsak-eko aktoreetako batzuk, Ainara Gurrutxagak, Urko Redondok eta eta Miren Gaztañagak.
Aktoreek jakinarazi dutenez, azaroaren 1ean estreinatu zuten obra Luhuson (Lapurdi), eta arrakastarekin, gainera, Arrixuri gela leporaino bete baitzen. Orduz geroztik Euskal Herriko osoko herrietan barrena ibili dira lana aurkezten, hor ere arrakastarekin (Azpeitiko Antzerki Topaketan Ikusleen Saria lortu zuen), eta asteburuan bi egunez Errenteria-Orereta izango da euren geltokia.
70. hamarkadan jaiotako sei pertsonaia izango dira protagonistak. Zazpigarren baten hiletan elkartu dira aspaldiko partez, eta euren belaunaldiko kezkak izango dituzte hizpide. Aktoreen azaldu dutenez, 70. hamarkada “borrokaz eta ametsez” betetako garaia izan zen, eta horrek markatuko ditu pertsonaiak, guztiak estereotipatuak: Kaiet (hipotekatua); Zigor (euskaldun zikiratua); Eider (euskaldun perfektua); Pili (ezdeusa); Fermin (bidaiaria) eta Erramun (herritik mugitu ez dena).
Antzezlana Ximun Fuchsek zuzendu du, eta Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi dute.
Errenteria Hiria Kulturgunea, irekita
Antzezlanaren aurkezpena Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan egitearena ez da kasualitatea izan. Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak azaldu duenez, Kultura Sailak “filosofia berria” eman nahi dio eraikinari “herritarrei eta elkarteei irekiaz”. Burgosen arabera, “ez bakarrik entsegu gela eta auditoriuma, kulturgune osoa baizik”.
Entsegu gela, zehazki, errenteriar askok ezagutu ere ez dutela egingo adierazi du, eta horregatik eman nahi dutela ezagutzera: “Elkarteek erabil dezakete; auditoriumak baino tamaina txikiagoa du, baina baldintza tekniko guztiak betetzen ditu”.
Hori guztia, Kultura Dinamizatzailearekin batera egingo dute. Burgosen arabera, lehen enpresa batek eramaten zuen programazio guztia, eta orain Kultura Sailak eramango du.