“Garapen ereduarekin” bat egiten ez duelako helegitea jarri dio Udalak LZPari
Lezoko Udal Gobernuak Lurraldeko Zatikako Planari (LZPari) alegazioa jarri dio. Gaurko osoko bilkuran aurkeztu zuten, erabaki hori berresteko asmoz. Udal Gobernu Taldeak Eusko Jaurlaritzak PTParen bitartez egin nahi duen lurralde antolaketarekin bat ez dator. “Garapen eredu horrekin bat ez gatoz. Alde batera utzi behar dituzte kanpo kaia, plataforma logistikoa edo N-1 errepidearen saihesbidea bezalako proiektuak”, esan du Haritz Salaberria Lezoko alkateak. Ildo horretan, kanpo kaia eta plataforma logistikoa eraiki beharrean, “gaikuntza eta balio erantsi handiagoko lanpostuak sortuko dituzten jarduerak bultzatzeko” apustua egin du Lezoko Udalak. Egungo portua hobetzeko aukerak aztertzea eskatu du Lezoko Udalak, “hirigintza, gizarte eta ingurumen arloetan eskualdea eta badia biziberritzeko lanekin bateragarriak” izango direnak. Beste portu batzuekin elkarlanean aritzeko aukera aztertzea bildu du Udalak alegazio horretan. Oceanaren eta Euskadiko Biologoen Kolegio Ofizialaren gomendioak txostenean kontuan hartzeko eskatu du. Ingurumen Eraginaren Baterako Azterlana berriro egitea beharrezkoa ikusten dute Udal Gobernu Taldeko kideek. Salaberriaren iritziz, “dokumentu nahiko eskasa da”. Gainera, azterlan horretan indarreko legeek xedatutakoa jasotzea eta «erabat ezberdinak» diren aukerak eta proposamenen benetako analisiak barneratu behar direla esan du Udalak. Azkenik, kanpo kaiari eta plataforma logistikoari egin zaizkion alegazioak kontuan hartzea eskatu dute. “Aldundiak jarrera aldatu behar du” Atzo Arantza Tapiak eman zuen hitzaldia alegazioekin lotu du Salaberriak. [...]
Lezoko Udal Gobernuak Lurraldeko Zatikako Planari (LZPari) alegazioa jarri dio. Gaurko osoko bilkuran aurkeztu zuten, erabaki hori berresteko asmoz.
Udal Gobernu Taldeak Eusko Jaurlaritzak PTParen bitartez egin nahi duen lurralde antolaketarekin bat ez dator. “Garapen eredu horrekin bat ez gatoz. Alde batera utzi behar dituzte kanpo kaia, plataforma logistikoa edo N-1 errepidearen saihesbidea bezalako proiektuak”, esan du Haritz Salaberria Lezoko alkateak.
Ildo horretan, kanpo kaia eta plataforma logistikoa eraiki beharrean, “gaikuntza eta balio erantsi handiagoko lanpostuak sortuko dituzten jarduerak bultzatzeko” apustua egin du Lezoko Udalak.
Egungo portua hobetzeko aukerak aztertzea eskatu du Lezoko Udalak, “hirigintza, gizarte eta ingurumen arloetan eskualdea eta badia biziberritzeko lanekin bateragarriak” izango direnak. Beste portu batzuekin elkarlanean aritzeko aukera aztertzea bildu du Udalak alegazio horretan. Oceanaren eta Euskadiko Biologoen Kolegio Ofizialaren gomendioak txostenean kontuan hartzeko eskatu du.
Ingurumen Eraginaren Baterako Azterlana berriro egitea beharrezkoa ikusten dute Udal Gobernu Taldeko kideek. Salaberriaren iritziz, “dokumentu nahiko eskasa da”. Gainera, azterlan horretan indarreko legeek xedatutakoa jasotzea eta «erabat ezberdinak» diren aukerak eta proposamenen benetako analisiak barneratu behar direla esan du Udalak.
Azkenik, kanpo kaiari eta plataforma logistikoari egin zaizkion alegazioak kontuan hartzea eskatu dute.
“Aldundiak jarrera aldatu behar du”
Atzo Arantza Tapiak eman zuen hitzaldia alegazioekin lotu du Salaberriak. Horren harira, Udalak hitzaldi horretan ez zuela parte hartu esan du, “nahiz eta gonbidatu gintuzten”. Erabaki hori hartzea azaldu du alkateak: “Aldundiaren eta Udalaren arteko harremana ez herritarren foro batean egiten. Serioagoa izan behar du”.
Alkateak foru erakundearen jarrera salatu du: “Ezin da entzutera bakarrik etorri, gero eskakizunei arretarik jartzen ez badiete. Jarrera aldatu behar dute”. Hala ere, Aldundiarekin harreman izaten jarraituko dutela adierazi du.