23 urtez azpiko judo txapelketa egingo dute igandean
Judoa izango da nagusi igande honetan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, bi txapelketa antolatu dituzte bertan. Alde batetik, 23 urtez azpiko judoken arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Bestalde, alebin mailako eskualdeko txapelketa ere jokatuko...
Judoa izango da nagusi igande honetan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, bi txapelketa antolatu dituzte bertan. Alde batetik, 23 urtez azpiko judoken arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Bestalde, alebin mailako eskualdeko txapelketa ere jokatuko dute egun horretan bertan.
Lehenengo borrokaldiak helduagoak diren judokenak izango dira. 10:00etan hasiko dira borrokaldiak, baina lehenago (09:15etik 09:45era) kirolariak pisatuko dituzte, mailetan banatzeko. Gazteenak, berriz, 11:30ean hasiko dira lehiatzen eta aurreko ordu erdian izen-emateak baieztatzen ariko dira.
Lehiaketa gehiago hil honetan
Igandean jokatuko dituzten txapelketak, ordea, ez dira hil honetan Bekoerrotan jokatuko dituzten bakarrak izango. Horrela, gainontzeko bi asteburuetan ere izango da judoaz gozatzeko aukera herriko kiroldegian.
Hilaren 20an, igandea, hainbat mailatako entrenamenduak egingo dituzte Bekoerrotan paratuko dituzten tatami-etan. Hilaren 27an, berriz, lehiaren garaia iritsiko da berriro Lezora, Gipuzkoa mailakoak biak ere. Haur Mailako txapelketa (10:00etatik aurrera) eta Alebin Mailakoa taldeka (11:30etik aurrera) jokatuko dituzte.
Cazorlak, urrea
Bestalde, Xabier Cazorla judoka lezoarra menperaezin dabil. Pasa den asteburuan Espainiako Koparako baliagarri den Madril Hiria txapelketan urrezko domina lortu zuen.
66 kiloz azpiko Kadete Mailako txapelketako zazpi borrokaldiak ippon bidez irabazi zituen Cazorlak. Guztira 73 kirolarik hartu zuten parte maila horretan.
Bolada ezinhobean dabil Cazorla. Kadetea izan arren, urtarrilare 31n Junior Mailako Gipuzkoako Txapelketan urrezko domina lortu zuen.