Judoa izango da nagusi igande honetan Bekoerrota kiroldegian. Izan ere, bi txapelketa antolatu dituzte bertan. Alde batetik, 23 urtez azpiko judoken arteko Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute. Bestalde, alebin mailako eskualdeko txapelketa ere jokatuko...
Oiartzungo Udala telefono bidezko inkesta egiten ari da, atez atekoaren gainean herritarren iritziak biltzeko. Urtarrilaren 28an hasi ziren eta hilaren 11ra arte ariko dira lan horretan (bihar arte, alegia). OiartzunBai (OB) oposizioko taldearen ustez,...
Egoera politikoaren azterketa eta indar bilketa zikloa antolatu duten herritar talde berak jardunaldi berriak antolatuko ditu datozen asteetara begira, Giza eskubideak: eskubide zibil eta politikoak izenpean. Hitzaldi ziklo berria Mariano Ferrer kazeta...
Martxoaren 12an (larunbata) Ondartxo auzoko bizilagunek bazkaria egingo dute Kaputxinoetako Versalles jatetxean. Hara joan nahi duenak aurretik izena eman beharko du. Horretarako, Conchi fruta dendatik pasatu beharko da. Informazio gehiago behar duenar...
Erretiratuen Elkarteak jakinarazi du 2010 urtean 80 urte bete zituztenak omenduko dituztela martxoaren 19an. Guztira 22 emakume eta 14 gizon omenduko dituzte erretiratuen elkarteko kideek. Martxoaren 19an, 12:00etan meza berezia izango dute eta 14:30et...
Familia konstelazioen gaineko tailerra egingo dute hilaren 26an (larunbata) Eduardo Ibarmiak gidatuta. 10:00etatik 20:00etara izango da tailerra Gurutzearen Alabak ikastetxean. Interesa daukatenek 658 72 82 85 telefono zenbakira deitu behar dute aurret...
(Aitor Etxeberria Oiartzungo alkatearen iritzia) Atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri eta sei hilabete pasa diren honetan balorazioa egiteko garaia heldu da. Oiartzuarrok, badugu harro egoteko arrazoirik: birziklatze maila %30etik %80ra pasa da eta, organikoaren kalitatea% 99koa da (atez atekoaren aurka daudenak esaten eta onartzen duten moduan). Beraz, sistema hau guztiz barneratua dugula esan dezakegu, katastrofe apokaliptikoa aurreikusten zuten Mesias batzuen tristurarako. Handia da lortu duguna eta egia da oraindik ere asko dagoela egiteko, baina, bere neurrian iraultza txiki bat da, eta baita garaipen handi bat ere, herritarren parte-hartzean sinesten dugun guztiontzat. Guztion parte-hartzerik gabe, edo hobe esanda, herritarrek erakutsi duten prestutasunik eta jarrerarik gabe ez dago sitema hau ezartzerik eta are gutxiago, arrakasta izaterik. Badituzte Diputazioak eta PSE-EEk urduri jartzeko arrazoiak, hiru udalerrik (oraingoz) praktikan erakutsi baitute guztiz gauzagarria dela beste zabor kudeaketa eredu bat (Oiartzunek, Usurbilek eta Hernanik, kasu). Izan ere, entzun (eta jasan) izan ditugun gezur, intoxikazio eta zigor ekonomikoaren gainetik, Gipuzkoako jendarteak ederki erakutsi du, bide emanez gero, eta benetako sentsibilitatea landu eta emanez gero, emaitza ezin hobeak lor daitezkeela, aipatu hiru udalerrietan ikusi daiteken moduan. Aspaldi esan nuen moduan, orain ere halaxe esaten dut: denborak bakoitza bere lekuan jartzen omen du eta esandakoaren testigu [...]
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek mendi irteera antolatu dute igande honetarako (hilak 13). Mari jainkosaren bizitokietako batera joango dira, Murumendi mendira (859 metro), hain zuzen ere. Beasaingo eta Itsasondoko udal...
Zubitxo errekara egindako bi isuri urbano konpondu ditu Udalak urte honetan. Izan ere, herriko erreketako isuriak identifikatzea eta konpontzea da Udalaren Ingurumen Sailaren helburuetako bat. Orain dela urtebete inguru sortu zuten sail eta erreken gaineko lana aurkeztu dute. Bi motako isuriak bereiztu ditu Leire Beteta Ingurumen teknikariak: urbanoak eta industrialdetakoak. Lehenengoei dagokienez, sei isuri identifikatu dituzte herrigunean eta horietako bi —«garrantzitsuenak», Betetaren arabera— konpondu dituzte. Iazko hasieran konpondu zuten Lopene auzoko etxebizitzetako isuria. «Saneamendua egin zutenean ur zikinen hodia ez zuten ondo lotu eta euri urak eramaten dituen hodira joaten ziren ur horiek», azaldu du Jon Legorburu Hirigintza, Obra eta Zerbitzu zinegotziak. Konpondu duten beste isuria puntua Bekoerrota kiroldegiaren inguruan dago. Ingurumen teknikariak azaldu duenez, bertan hodi biltzaile hautsi eta arroketatik isurtzen ziren ur zikinak. Isurketa puntu guztiak identifikatze aldera, Añarbeko Uren Mankomunitateko eta Uraren Euskal Agentziako teknikariekin elkarlanean aritu da Lezoko Udala. Elias Salaberrian, beste bat Konpontzeke dauden lau isurietatik garrantzitsuena Elias Salaberria hiribidean dago, Tomas Garbizu Musika Eskolatik gertu. Udaleko ordezkariek azaldu dutenez, usaina dela-eta hainbat herritar kexatu dira. Aitortu dutenez, hala ere, oraindik hodia norena den identifikatu behar dute. «Beti identifikatu behar dira, eta oraindik Añarberena edo Udalarena den ez dakigu», onartu du Betetak. Industrialdeetan ere hainbat [...]
Errenteriako emakume taldeek mahai jokoak egiten aritu dira, eta ostiralean irabazleei sariak eman zizkieten Goizalde taldearen lokalean. Bertan izan zen Mari Mar Carrillo zinegotzia ere. Honako taldeak izan ziren lehenengoak eta bigarrenak, hurrenez h...
Ibargain Musika Eskolak antolatuta, hainbat ekimen izango dira asteburuan herrian: Kaldereroak; Inudeak eta Artzainak, eta kontzertua. Hala, gaur, Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua egingo dute, 19:45ean, Iturriozko pilotalekuan. Parte hartu n...
Don Boscoko bi ikasle ezin hobe ibili dira EuskoSkill Eusko Jaurlaritzak eta Tknikak antolatutako Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko olinpiadetan. Jaime Gil eta Jon Fernandez dira bi ikasle horiek. Automobileko pintura alorrean izan da ikasle onena Gil, eta Fernandez, berriz, automobileko teknologian. EuskoSkilletan parte hartzeak aparteko saria du, gainera: SpainSkilletan parte hartzea. Apirilaren 5etik 9ra jokatuko da Madrilen (Ifema azokan) Espainiako ikastetxeen arteko txapelketa eta EuskoSkilletan garaile izan direnek ere bertan hartuko dute parte. Automozio alorrean Don Boscoko bi ikasleak izango dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ordezkari bakarrak. Bi ikasle horiez gain, robotika arloan Don Boscok beste ordezkaritza bat emango du, baina erakustaldi moduan ariko dira, ez lehiaketa moduan. Lehen aldia Don Boscorentzako lehenengo aldia izango da SpainSkilletan, eta garrantzitsutzat jo dute bertako ordezkariek, “bai zentroarentzako eta baita ikasleentzako ere”, esan du Jose Luis Perez Don Boscoko EuskoSkilleko antolatzaileak. Zentroa gauzak ongi egiten ari den seinale dela iritzi dio. Asteburuan jokatutako azken bi EuskoSkilletan izan ziren garaile Don Boscoko bi ikasleak. Ostiralean eta larunbatean Elgoibarko Meka institutuan izan zen automobileko pinturaren skilla, eta larunbatean, berriz, Don Bosco ikastetxean, automobileko teknologiaren skilla. Bi ikasleek onartu dute maila altua erakutsi zela bi lehiaketan eta proba zaila izan zela. Hala, gogor lan egin behar [...]
Hurrengo asteazkenean, hilaren 16an, Korrika Batzordearen lehen bilera egingo dute. Txirrita AEK euskaltegian egin dute hitzordua 18:30ean. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.