Murumendi mendira irteera antolatu du Itsastarrak-ek
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek mendi irteera antolatu dute igande honetarako (hilak 13). Mari jainkosaren bizitokietako batera joango dira, Murumendi mendira (859 metro), hain zuzen ere. Beasaingo eta Itsasondoko udal...
Trintxerpeko Itsastarrak eta Herrerako Mendi Zaleak mendi taldeek mendi irteera antolatu dute igande honetarako (hilak 13). Mari jainkosaren bizitokietako batera joango dira, Murumendi mendira (859 metro), hain zuzen ere. Beasaingo eta Itsasondoko udalerrien lurretan kokatua dago.
Irteerara joateko interesa duenak edo informazio gehiago eskuratu, bi telefono zenbaki hauetara dei dezake: 943 390 726 edota 943 396 029.
Bestalde, Mendi Zaleak mendi taldearen 50. urteurrenaren haritik Kultura Astearekin dabiltza. Horrela, etzira arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte Mendi Zaleak elkartean bertan.