Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua, gaur, asteburuko ekitaldiak prestatzeko
Ibargain Musika Eskolak antolatuta, hainbat ekimen izango dira asteburuan herrian: Kaldereroak; Inudeak eta Artzainak, eta kontzertua. Hala, gaur, Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua egingo dute, 19:45ean, Iturriozko pilotalekuan. Parte hartu n...
Ibargain Musika Eskolak antolatuta, hainbat ekimen izango dira asteburuan herrian: Kaldereroak; Inudeak eta Artzainak, eta kontzertua.
Hala, gaur, Kaldereroen, Inudeen eta Artzainen entsegua egingo dute, 19:45ean, Iturriozko pilotalekuan. Parte hartu nahi duen edonorentzako irekia da entsegua.
Etzi, 19:30ean, udaletxeko areto nagusian, piano eta kamara taldeen kontzertua izango da.
Larunbatean, 18:45ean aterako da Kaldereroen Konpartsa, Ibargain Musika Eskolatik.
Igandean, 11:15ean aterako da Inude eta Artzainen Konpartsa, Ibargain Musika Eskolatik. 19:00etan, berriz, Hariots taldearen kontzertua izango da, udaletxeko areto nagusian.