Elkarretaratzea eta erakusketa, Torturaren Aurkako Egunaren harira
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) elkarretaratzea eta erakusketa antolatu ditu, Torturaren Aurkako Egunaren harira. Etzi egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Doneztebe plazan. Bestalde, hilabete guztian zehar torturaren gaineko erakusketa egongo da jarrita, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete OAAMtik. Tortura “sistematikoa” OAAMtik gogorarazi dutenez, Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. Tortura “sistematikoa” dela nabarmendu dute eta horren adibidetzat 2010eko datuak eman dituzte: “2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako poliziek”. Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko lanean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak tortura bihurtu du bide hori oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, OAAMren ustez: “Azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten die. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz erabili ere”. Duela gutxi atxilotu zuten Patxi Arratibelen kasua ere gogorarazi dute: “Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko”. Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina OAAMren [...]
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) elkarretaratzea eta erakusketa antolatu ditu, Torturaren Aurkako Egunaren harira.
Etzi egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Doneztebe plazan. Bestalde, hilabete guztian zehar torturaren gaineko erakusketa egongo da jarrita, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete OAAMtik.
Tortura “sistematikoa”
OAAMtik gogorarazi dutenez, Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. Tortura “sistematikoa” dela nabarmendu dute eta horren adibidetzat 2010eko datuak eman dituzte: “2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako poliziek”.
Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko lanean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak tortura bihurtu du bide hori oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, OAAMren ustez: “Azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten die. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz erabili ere”.
Duela gutxi atxilotu zuten Patxi Arratibelen kasua ere gogorarazi dute: “Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko”.
Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina OAAMren iritzi, “argi dago egindakoa ez dela nahikoa izan”, tortura salaketak asko baitira. “Beraz, argi dago, torturaren aurkako lana biderkatzea dagokigula oraindik”, deia egin dute.
Etzi, 30 urte beteko dira Joxe Arregi hil arte torturatu zutenetik. “Egun honetan gogoan izango ditugu Joxe Arregi eta torturak hil dituen beste hamabi euskal herritarrak; egun horretan torturaren aurkako mezua berriz kalera aterako dugu”, ohartarazi dute.