
Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko konpentsazioa ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz 2004ean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte ho...

Eskubaloiko Lurraldeko Lehen Mailako Donibane Majestik taldeak Arrasate EBren kontra neurtuko ditu indarrak bihar, 19:30ean Donibaneko kiroldegian. Talde arrosa sailkapenean azken aurreneko postuan dagoen taldearen kontra arituko da. Hala ere, ezin du ...

Bazkideen otsaileko urtebetetzeak ospatuko dituzte gaur Abaraxka Udal Ludotekan, 16:30etik aurrera. Torradak jateko aukera izango dute haurrek.

Ertzaintzak 15 urteko bi adin txikiko eta 17 urteko beste bat atxilotu zituen pasa den asteazkenean, ustez labanarekin mehatxatuta herriko eta inguruko zortzi komertzioetan lapurtzeagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, beste bi adin txikiko ere identif...

Bihar Kaldereroen Konpartsa aterako da Oiartzunen. 19:45ean aterako dira musika eskolatik.

Udaletxeko areto nagusian piano eta kamara taldeen kontzertua izango da gaur 19:30etik aurrera. Ibargain Musika eskolak antolatu du emanaldia.

Errenteria-Oreretako Illimani gobernuz kanpoko erakundeak Boliviako Amazonia babesteko proiektua jarri du abian CAN Nafarroako Kutxaren laguntzarekin: Boliviako Amazonian bizi gara: babes dezagun. Boliviako Riberaltako umeak elkarguneetan (liburutegie...

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, laster komun publikoak jarriko dituzte lehen Panier lantegia zegoen orubean. Zehazki, Askatasunaren Martirien etorbidearen hasieran jarriko dute. Udalaren arabera, ez du Oiartzun ibaiaren inguruko pasealekuan eragingo, ezta espaloietan ere. Etxeberrieta auzoko komun publikoak jartzearen partez, Zumardiko kioskoaren azpikoak kenduko dituzte. Udalaren esanetan, garai batean “zentzua” zeukaten, “baina egun, araudiaren eraginez, ez dituzte irisgarritasun arauak betetzen, eskailerak jaitsi behar baitira komunetara sartzeko”. Horrenbestez, ez dutela erabilerarik izango jakinarazi dute Udaletik. Udaletik azaldu dutenez, komuna bakarrik garbitzen da, materialak “lehen mailakoak” izango dira, ez xurgatzaileak, “antibandalikoak” eta iraunkorrak. Horrez gain, minusbaliotasun fisikoa dutenentzako egokituta egongo direla gaineratu dute. Lanak Proiek Habitat & Equipment enpresak egingo ditu, 75.272 euroren truke. Egun, beste halako komun publikoak daude Beraungo Pablo Sorozabal plazan.

Aste Santurako Xoxolur zaharren egoitzan aldi bateko egonaldia eskatzeko epea ireki dute. Eskari horiek martxoaren 18a baino lehen bidali behar dira Gipuzkoako Foru Aldundira, beraz Lezoko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin jarri behar dira harreman...

Udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Pasaiako EAJk eta Hamaikabatek. Hala eman du jakitera Hamaikabat taldeak Miriam Cano zinegotziaren bidez. Aipatutako osoko zuzenketa informazio faltan oinarritu dutela nabarmendu du Canok. Hasieratik udale...

Herriko bertsozaleek zita dute hilaren 19an (larunbata), Mañontzi Bertso Eskolak urtero antolatzen duen bertso saioaren txanda baita. Gezala Auditoriumeko oholtzara lau bertsolari igoko dira: Andoñi Egaña, Iker Zubeldia, Agin Rezola eta Ander Lizarralde. Naroa Sasieta ariko da gai-jartze lanetan. 22:30ean hasikoa da emanaldia. Saiora joateko sarrerak salgai daude jada. Tiñelun eta kioskoan eros daitezke daitezke sarrerak, zazpi euroren truke. Jon Etxebeste bertso eskolako kideak joan nahi duenari “azkar erosteko” deia egin die bertsozaleei, “egin ditugun saio guztietan Gezala goraino bete delako”. Mañontzikoak antolatzen aritu badira ere, Lezoko Udalaren eta Kutxaren babesa eskertu du Etxebestek. Urte osoa, jardunean “Orain dela lau edo bost urte hasi ginen otsailean bertso saio indartsu bat antolatzen”, gogorarazi du Etxebestek. Hala ere, urte osokoa da Mañontzi Bertso Eskolako kideen jarduna. Mendekosteetan bertso saioa antolatzea euren esku dago eta, gainera, urteko azken eguneko arratsaldean kopla zaharrak eta kantu klasikoak abesten dituzte tabernaz taberna, “giroa sortze aldera”. Horrez gain, ekaina inguruan egin ohi zuten bertso afaria berreskuratu nahi dute. Ekitaldi berezi horiez gain, astero-astero biltzen dira Mañontzikoak. Hiru taldetan bildu ere: helduen taldean, nerabeenean eta 11-12 urteko haurrenean. Lehenengoak astearteetan eta ostiraletan biltzen dira, Ibai-Ondon. “Aitor Errazkin bertsolari irundarra etortzen da asteartetan eta modu formal batean aritzen gara”, [...]

Hondarribiko Traineruen XI. Jaitsiera egingo dute etzi (igandea) Hondarribian. 11:00etan hasiko da denboraldia prestatzeko estropada, eta bertan, denera, 34 traineru izango dira lehian: bost Beteranoen Mailan; lau Emakumeen Mailan eta gainontzeko 25ak, seniorretan. Hondarribia Arraun Elkarteak antolatuko du proba. Seniorrek ziaboga bakarreko bidea egin beharko dute, eta 1982ra arte Kontxako sailkapenerako (Hondarribian egiten zen) estropada eremua erabiliko dute horretarako. Beteranoek eta emakumeek ere ziaboga bakarreko bidea egingo dute, baina seniorrena baino laburragoa. Erlojuaren kontrako proba izango da, eta minuturo aterako dira traineruak hondartza ondoko irteeratik. Traineru onenak Arraunaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, beraz, igandean Hondarribian. 34 traineruek kolore berezia emango diote herriari. Hala, Beteranoen Mailan, Ur Kirolak, Fortuna, Ibaialde, Lutxana-Deusto eta Getxo izango dira lehian. Emakumeen estropadako partaideak honakoak dira: Orio, San Juan, Getaria-Donostia eta etxekoak, Hondarribia. Seniorretan, berriz, Kantauriko trainerurik indartsuenak sasoiari begira probak egiten hasiko dira. Hala, Urdaibaiko, Kaikuko edo Castroko traineruak Hondarribin izango dira. Eta nola ez, Oarsoaldeko eta Bidasoko traineruak ez dira faltako: San Pedro A, B eta C; Hondarribia A eta B; San Juan A eta B nahiz Trintxerpe Illunbe izango dira lehian. Gainera, Club Rem Badalona (Badalona, Bartzelona, Herrialde Katalanak) ere Hondarribian izango da etzi. Eguraldiaren zain Iganderako eguraldi iragarpenak ez dira onak. [...]

Bi asteren buruan Inauteriak ospatuko dituzte Oiartzunen, eta horren baitan euskal dantza ikastaroa antolatu du biharko Ihote Taldeak. 16:00etan jarri dute hitzordua Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Deialdia irekia da.

Pasaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuak Emakumeen Nazioarteko Egunaren haritik Martxoaren 8ko lantaldea osatu nahi dute, “ahalik eta Pasaiako emakume gehienekin osatua, guztien parte-hartzeak ahalbidetuko baitu errealitateen argazkia irudikatzea̶...

Trintxerpeko erretiratuen elkarteak apirilean Costa Bravara bidaia egingo du. Apirilaren 21etik 25era bitartean izango da bidaia eta 225 euro balio du. Bidaian parte hartu nahi duenak erretiratuen elkartetik pasatu beharko du astelehenetik ostiralera 1...

Erregional Ohorezko Mailan derbia izango da bihar, 16:30ean, Don Boscoko zelaian: Pasajesek Oiartzunen kontra neurtuko ditu indarrak. Pasajes liderra da sailkapenean 46 punturekin, baina gertutik jarraitzen dio Hernanik. Izan ere, 45 puntu ditu Beterri...

Ibargain Musika Eskolak antolatuta, Inudeen eta Artzainen konpartsa aterako da etzimusika eskolatik bertatik, 11:15ean. 19:00etan, Hariots taldeak kontzertua emango du udaletxeko areto nagusian.

Ezker abertzaleak ekimen berri aurkeztu udal eta foru hauteskundeei begira

Portuko trafikoa %35 igo dela hilabete honetan eman du aditzera Pasaiako Portu Agintaritzak. 288.310 tona mugitu ditu aurten eta iaz 214.569 tona, hau da, 73.741 tona gehiago. Azken hiru urtetan izandako urtarrilik onena izan dela nabarmendu dute Portu Agintaritzatik: «Siderurgia produktuek eta autoen trafikoak igoera izan dute. Horrez gain, arrantzak mugitu ohi duenaren bikoitza mugitu du hil honetan». Agintaritzaren esanetan, 2008ko urtarrileko datuek bakarrik hobetzen dute 2011ko urtarrilean lortutakoa: 314.528 tona mugitu zituzten urte horretan. Horrez gain, arrantza ontzien flota handitu egin dela gogorarazi dute: iaz 71 itsasontzi zeuden eta aurten 86. Ikatza Portuko trafikoaren igoera aipatzean Donibaneko Ibedrola enpresara ekartzen duten ikatza hartu dute aintzat: 39.648 ikatz tona ekarri dute urtarrilean. «Iazko urte erdira arte ikatz trafikoa eten egin zen arrazoi koiunturalengatik. Hala ere, bigarren hiruhilekoan ohiko parametroetan hasi zen ikatza mugitzen», gaineratu dute. Ikatzaren igoerarekin batera, produktu siderurgikoen trafikoak ere gora egin duela dio Portu Agintaritzak: %40 igo da iaztik hona produktu siderurgikoen mugimendua. «Iaz 70.225 tona mugitu genituen eta aurten 96.959 tona». Hala ere, ez du joera berdina izan txatarraren inportazioak. Izan ere, Portu Agintaritzaren arabera, %20 jaitsi baita inportazio mota hori: «Iaz 63.474 tona ekarri genituen eta aurten 50.851 tona». Autoen trafiko igoera Ikatzarekin eta produktu [...]

Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) elkarretaratzea eta erakusketa antolatu ditu, Torturaren Aurkako Egunaren harira. Etzi egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, Doneztebe plazan. Bestalde, hilabete guztian zehar torturaren gaineko erakusketa egongo da jarrita, udaletxeko areto nagusian. Herritarrei mobilizazioetan parte hartzeko deia egin diete OAAMtik. Tortura “sistematikoa” OAAMtik gogorarazi dutenez, Euskal Memoria Fundazioak jaso dituen datuen arabera azken 50 urteotan 10.000 euskal herritar baino gehiago izan dira torturatuak. Tortura “sistematikoa” dela nabarmendu dute eta horren adibidetzat 2010eko datuak eman dituzte: “2010. urtean 63 euskal herritar torturatu dituzte ertzainek, guardia zibilek eta Espainiako poliziek”. Euskal Herrian aro politiko berri bat irekitzeko lanean ari diren honetan, Espainiako Gobernuak tortura bihurtu du bide hori oztopatzeko bere arma nagusienetakoa, OAAMren ustez: “Azpimarragarria da ETA erakundearen aldetik etorri diren distentsio keinuen aurrean torturaren erabilera areagotu baino ez dutela egin poliziek. Eta honek, argiki, helburu politiko batzuei erantzuten die. Espainiako Gobernuak tortura erabiltzeko erabaki politikoa mantentzen du, basakeria handiz erabili ere”. Duela gutxi atxilotu zuten Patxi Arratibelen kasua ere gogorarazi dute: “Patxi Arratibelek aztnugaL idatzi zuen urte honetako urtarrilaren erdialdean Guardia Zibilaren eskuetan zela burutu zuen poliziaren aurreko deklarazioan. Laguntza eskatu zuen, torturaren infernutik ateratzeko”. Azken hilabeteotan mobilizazio eta ekimen ugari burutu dira torturaren aurka Euskal Herrian. Baina OAAMren [...]