Jokin Zeberiori jazarri zitzaizkion gazteen gurasoak haren familiari kalte-ordainak ematera zigortu dituzte
Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko konpentsazioa ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz 2004ean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte ho...
Inputatuta zeuden zortzi familietatik, zazpi zigortu dituzte 10.000 euroko konpentsazioa ordaintzera. Gazteak 2004ean egin zuen bere buruaz beste, aurreko egunetan jasandako jazarpenen ondorioz
2004ean bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio gazte hondarribiarrari jazarri zitzaizkion ikaskideen gurasoek kalte-ordainak eman beharko dizkiote haren familiari. Hala erabaki du gaur EAEko Auzitegi Gorenak. Sententziak, inputatuta zeuden zortzi familietatik zazpi zigortu ditu, eta hala, sendi bakoitzak 10.000 euroko konpentsazioa eman beharko dio Zeberioren familiari, “egin zituzten kalte moralengatik”.
Auzitegiak ebatzi du Eusko Jaurlaritzak eta Talaia ikastetxeak ez dutela kalte-ordainik eman beharko, “prestutasunez jokatu” zutelako.
Jazarpen ugari jasan ondoren, 2004ean Hondarribiako harresitik saltatuz egin zuen bere buruaz beste Zeberiok.