Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, bi partidetatik bi irabazi
Gipuzkoako esku pilota lehian hiru garaipen lortu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta Euskal Herrikoan beste bat
Jokatutako bederatzi partidetatik sei irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek asteburuko jardunaldian. Gipuzkoako Trinkete Txapelketan aritu dira hoberen, izan ere, jokatutako bi partidetatik biak irabazi dituzte. Hona emaitzak: Mikel Martinez-Iñigo Ugalde 40, Lertxundi-Galarraga (Orio) 38; eta, Aitor Odriozola-Antton Aranburu 40, Loiola 31.
Euskal Herriko esku pilota lehian, bi partida jokatu eta bana galdu eta irabazi dituzte: Jon Irastorza-Iñigo Ugalde 11, Irondo-Aizpuru (Azpeitia) 22; eta, Andoni Ugalde 18, Urduliz 7.
Gipuzkoako Txapelketan, azkenik, lau partidetatik hiru irabazi dituzte Oiarpeko pilotariek. Hona lau partida horietan eskuratutako emaitzak: Aritz Leonet-Josu Leonet 18, Galarraga-Tatiegi (Allerru) 11; Gorka-Lekuona (Oiarpe) 4, Aranburu-Aranria 18; Imanol Isasa-Manex Apaolaza 16, Agirre-Eizagirre 10; eta, Imanol Ugalde-Ekain Etxeberria (Oiarpe) 16, Ibai Telletxea-Oihan Lopez (Oiarpe 3) 0.