Josu Elberdin musikagile pasaitarrak obra berria eskainiko du datorren larunbatean Leioako San Juan Bataiatzailea elizan (Bizkaia): Leioako Herri Meza. Obrak berezitasun bat du, eliza emaileak, koroak eta herriak bat egiten baitute. Elberdin bera orga...
Eskualdeko derbian Allerru nahiko erraz gainditu ondoren (78-52), Saskilagunak liderra da Helduen Mailan, 33 punturekin. Alde Zaharra, bigarrena, puntu batera du. Saskilagunak-ek jokatutako hemezortzi partidetatik 15 irabazi eta hiru galdu ditu.
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek garaipena eskuratu dute asteburuan. Etxean jokatu zuten Añorga taldearen kontra eta 1-0 irabazi zuten. Ane Gaskuek sartu zuen etxekoen gola. Zaila izan zen Añorgakoak mendean hartzea, nahiz eta Oia...
Oiartzuarrak saiatu ziren, baina ez zuten garaipena eskuratu. 6-4 bukatu zen asteburuko jardunaldia, Urritza Jatetxearen kontra (sailkapeneko azken aurrena da talde hori). Laugarren postuan jarraitzen dute oiartzuarrek, 33 punturekin.
Ricardo Ruiz eta Jesus Arrekubieta ABR+ enpresako arkitektoek diseinatutako Sabino Arana kalea Alde Zaharrrekin lotzen duen igogailua gaur arratsaldeko 18:30ean inauguratuko dute. Harresian azaldu ziren aztarnen ondorioz, proiektua moldatu behar izan z...
Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 281.980 euroko aurrekontua onartu du urte honetarako Hondarribia, Irun eta Hendaiaren arteko elkarlan proiektuetarako. Hiru hirietako ordezkariek ostiralean egin zuten Hondarribiko Udalean partzuergoaren aur...
Gipuzkoako Parketxe Sareak, Foru Aldundiak, Asmoz Fundazioak eta Oiartzungo Udalak online ikastaroa antolatu dute pago motzei buruz. Helburua, ondare naturala eta kulturala babestea da. Ikasleek hiru eskola Aiako Harria Parke Naturalean egingo dituztel...
Datorren igandean, hilak 20, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mugarrien Ibilbidea ekimeneko hamargarren etapa antolatu du. Oraingo honetan, 156. mugarritik (Ibañeta) 196. mugarrira (Arnegi) joango dira. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta bide horretan parte-...
Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”. Maketak ikusteko aukera Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du. 65 milioi tona hondakin urtean Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea [...]
Abaraxkako kideak mahai jolasetan ariko dira gaur, 16:30etik aurrera.
Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketan, finalera pasatu dira Txost 1eko gazteak eta Txosteko helduak. Gazteetan Txost 1ek 40-25 irabazi zion Txost 2ri. Helduetan, Txostek 40-18 irabazi zion Zubieta 1 taldeari. Txost 1eko haurrek galdu egin zuten 27-35 Zub...
Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa. Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die. Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du. Espedienterik ez Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin. Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere, 2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu. 2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko [...]
Gipuzkoako esku pilota lehian hiru garaipen lortu dituzte Oiarpeko pilotariek, eta Euskal Herrikoan beste bat