Zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak
Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa. Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die. Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du. Espedienterik ez Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin. Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere, 2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu. 2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko [...]
Donibaneko zentral termikoaren jarduera onetsi du Euskadiko Auzitegi Gorenak. Epaileek ez dute aintzat hartu Greenpeace talde ekologistak eta Udalak aurkeztutako salaketa.
Era berean, Ingurumen Sailak 2008an termikari emandako Ingurumen Baimen Integratua ere onetsi du Gorenak. Aipatutako azken baimen hori Europako Batasunak enpresa kutsatzaileenei edukitzea exijitzen die.
Greenpeace taldeak dio Ingurumen Baimen Integratua zentral termikoari ematea “ilegala” dela. Gorenaren arabera, ordea, termikak 1961ean lortu zuen jarduera lizentzia eta Udalak 1984an berretsi zuen. Horren ondoren, Udalak beste hamaika obra lizentzia eman dizkiola termikari gaineratu dute epaileek. Beraz, Ingurumen Sailak emandako baimena baliogarria dela adierazi du.
Espedienterik ez
Bestetik, Udalak aurkeztutako salaketei heldu diete epaileek. Gorenak azaldu du Udalak ez duela termikaren jarduera geldiarazteko inolako espedienterik ireki, nahiz eta hori egiteko eskuduntza eduki eta lizentziarik gabe lanean zela jakin.
Dena den, Auzitegi Gorenak onetsitako baimena, behin behinekoa da. Izan ere, Ingurumen Sailak 2008an emandako Ingurunen Baimen Integratuaren baitan, zentral termikoak sei hilabeteren buruan zenbait neurri hartu behar zituela zehazten zen. Hala ere, 2009an baimenaren izapideak eten zituzten eta ezin izan zuen termikak neurri horiek betetzen jarraitu.
2010eko abenduan, aldiz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2008an onartutako Ingurumen Baimen Integratua argitaratu zuen Ingurumen Sailak, 2009ko etenaldia gaindituz. Baimen horrek zortzi urtean jarduera berdina egiten jarraitzeko balio dio termikari. Termikak orain lanean jarrai dezan, ordea, behin betiko baimena lortu behar du. Ingurumen Sailetik jakinarazi dutenez, termikarentzako behin betiko baimena lortzeko izapideak egiten ari dira.