Ibañetara joango da ‘Mugarrien Ibilbidea’
Datorren igandean, hilak 20, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mugarrien Ibilbidea ekimeneko hamargarren etapa antolatu du. Oraingo honetan, 156. mugarritik (Ibañeta) 196. mugarrira (Arnegi) joango dira. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta bide horretan parte-...
Datorren igandean, hilak 20, Jaizkibel Mendizale Taldeak Mugarrien Ibilbidea ekimeneko hamargarren etapa antolatu du. Oraingo honetan, 156. mugarritik (Ibañeta) 196. mugarrira (Arnegi) joango dira. Ibilbideak 18 kilometro ditu eta bide horretan parte-hartzaileek aukera izango dute Lauriñaga (1.278 metro) eta Argarai (1.226 metro) mendiak egiteko.
Eguraldiak laguntzen ez badu, Zuberoako Biraren bigarren etaparen ordez egingo da.
Izena emateko
Interesdunek mendi taldearen egoitzara joan behar dute (Oarso kalea, 4; Antxo), etzi edo ostiralean, 20:00etatik 22:00etara.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 71 47 00 telefono zenbakira dei daiteke, edo www.jaizkibel.tk webgunea bisitatu.