Inauterietako herri bazkaria antolatu dute Betti Gottik eta Mugi Hadik
Betti Gotti euskara kultur taldeak eta Mugi Hadi Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak inauteri herri bazkaria antolatu dute lehen aldiz Irunen. Martxoaren 5ean izango da, Ficoba erakustazokako 2. pabilioian. Bazkariaz gain, mozorro lehiaketa eta musika egongo da, den-dena 15 euroren truke. Sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai EKTn, ostegunetik larunbatera. Irun 2020 bulegoak eta Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da. Aurreneko aldia izango da Irunen inauterietako herri bazkaria antolatuko dutela. Betti Gottik eta Mugi Hadik indarrak batu dituzte, “inauterietako jaia desfilera eta gaualdiko girora mugatu ez” dadin. “Eguneko giroan dagoen hutsune kulturalari irtenbide bat bilatu nahi diogu”, esan dute antolatzaileek. Ekitaldia edozeinentzako irekia dago, baina lagun taldeei dei berezia egin diete: “Bidasoko kuadrilentzat beste egun polit eta berezi bat sortu nahi dugu”. Herri bazkarian parte hartzeko “18 urte baino gehiago izatea, eta mozorrotik egotea”, horiek dira baldintza bakarrak. Sarrerak ostegunetik larunbatera Aste honetako ostegunean, hilaren 17an, jarriko dituzte sarrerak salgai EKTn (Larretxipi kalea, 12). Ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 20:30era izango da txartelak erosteko aukera, eta larunbatean -azken eguna-, 11:30etik 13:00etara. Bazkaria, lehiaketa eta musika Bazkaria 14:00etan hasiko da, baina 45 minutu lehenago ateak irekiko dituzte, txartela dutenentzat soilik. Edozein inauteri festa inportanteetan bezala, Betti Gotti eta Mugi Hadi elkarteen bazkarian ere [...]
Betti Gotti euskara kultur taldeak eta Mugi Hadi Mondragon Unibertsitateko ikasle taldeak inauteri herri bazkaria antolatu dute lehen aldiz Irunen. Martxoaren 5ean izango da, Ficoba erakustazokako 2. pabilioian. Bazkariaz gain, mozorro lehiaketa eta musika egongo da, den-dena 15 euroren truke. Sarrerak aste honetan jarriko dituzte salgai EKTn, ostegunetik larunbatera. Irun 2020 bulegoak eta Udalak diruz lagundutako ekitaldia izango da.
Aurreneko aldia izango da Irunen inauterietako herri bazkaria antolatuko dutela. Betti Gottik eta Mugi Hadik indarrak batu dituzte, “inauterietako jaia desfilera eta gaualdiko girora mugatu ez” dadin. “Eguneko giroan dagoen hutsune kulturalari irtenbide bat bilatu nahi diogu”, esan dute antolatzaileek. Ekitaldia edozeinentzako irekia dago, baina lagun taldeei dei berezia egin diete: “Bidasoko kuadrilentzat beste egun polit eta berezi bat sortu nahi dugu”. Herri bazkarian parte hartzeko “18 urte baino gehiago izatea, eta mozorrotik egotea”, horiek dira baldintza bakarrak.
Sarrerak ostegunetik larunbatera
Aste honetako ostegunean, hilaren 17an, jarriko dituzte sarrerak salgai EKTn (Larretxipi kalea, 12). Ostegunean eta ostiralean 19:00etatik 20:30era izango da txartelak erosteko aukera, eta larunbatean -azken eguna-, 11:30etik 13:00etara.
Bazkaria, lehiaketa eta musika
Bazkaria 14:00etan hasiko da, baina 45 minutu lehenago ateak irekiko dituzte, txartela dutenentzat soilik. Edozein inauteri festa inportanteetan bezala, Betti Gotti eta Mugi Hadi elkarteen bazkarian ere mozorro lehiaketa egongo da. Bazkariaren egunean bertan eman behar da horretarako izena.
16:00etan egingo dute sari banaketa, eta horrekin lau orduko musika tartea hasiko da. Bazkarian izango ez direnentzako ateak irekiko diztute, dantzarako. Ekitaldia kalejira batekin amaituko da, Atsegina txarangaren laguntzaz Ficoba eta Urdanibia plaza kolorez lotuko dituena.
Informazio gehiago nahi duenak telefonoz (636-87 82 66 zenbakira deituz), edo posta elektronikoz eskuratu dezake.